Kutzemendi

Gasteiz hegoaldean dagoen muinoa

Kutzemendi edo Olarizu mendia Gasteizko hegoaldean dagoen muino bat da, Olarizu landa eremuaren alderik gorena. 709 metroko garaiera du, eta Gasteizko hirigunetik oso hurbil dago. Irailean festa bat ospatzen da mendi tontorrean, gailurreko gurutzearen ondoan. Berez zailtasunik gabeko igoera den arren, neguan izotzak zaildu egiten du, oso irristakor egiten baitu bidea.

Kutzemendi / Olarizu mendia
Datu orokorrak
Garaiera709 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°49′01″N 2°39′46″W / 42.81691°N 2.66272°W / 42.81691; -2.66272
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaGasteizko kuadrilla
UdalerriaGasteiz

Kutzemendiko aztarnategia

aldatu

Muinoaren gainaldean Kutzemendiko herri gotortua dago: Burdin Aroko herrixka gotortu baten arrastoak dira (K.a. IX. mende-K.a. III. mende bitartekoak). Aztarnategi hori monumentu multzo sailkapenarekin kultura ondasuntzat izendatzeko espedientea abiarazita dago 1995az geroztik.[1][2][3] 1995eko urriaren 16ko 4523 zenbakiko Ebazpenaren bidez, Kalifkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko espedientea hasi zen (1995eko azaroaren 7ko EHAA, 212. zk.), Monumentu-multzo kategoria emateko. Hala ere, urtebete igaro ondoren espedientea iraungi egin zen eta gaur egun oraindik kalifikatzeko dago[4][5].

Jose Migel Barandiaranek aurkitu zuen aztarnategi hori, 1926an, eta ordutik hainbat ikerketa arkeologiko egin dira. Kokaguneak kastroen egitura tipikoa zeukan, eta harresi bat bazuela aurkitu da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen erabakia, 1995eko urriaren 16koa, Gasteizko (Araba) Kutzemendiko herrixkako eremu arkeologikoa kultura ondasun gisa monumentu multzo izendapenaz izendatzeko espedienteari hasiera emateko dena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 212. zenbakia, 1995-10-16.
  2. Arabako Diputatu Kontseiluaren 2000ko abenduaren 27ko 135/2000 Foru Dekretuaren iragarkia, Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko espedienteari buruzkoa[Betiko hautsitako esteka]. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 36. zenbakia, 2001-02-20.
  3. Francisco Olarreaga Tellechea (Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Plangintzaren zuzendaria): Vitoria-Gasteizko Udalak sustatutako «Vitoria-Gasteizko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra» izeneko planaren iraunkortasun-txostenaren edukia finkatzen duen 2010eko azaroaren 29ko erreferentzia-dokumentua, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza, 2010-11-29.
  4. Camarero, Cristina; Arevalo-Muñoz, Erik. (2018-01-01). «La industria ósea del Castro de Kutzemendi» Actas de las IX Jornadas de Jóvenes en Investigación Arqueológica. Santander 8-11 junio 2016 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  5. «Kutzemendiko Herrixka. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).

Kanpo estekak

aldatu