Olaf II.a Norvegiakoa

Olaf II.a Santua» orritik birbideratua)

Olaf II.a Haraldsson, gerora San Olaf izenez ezaguna (c. 9951030eko uztailaren 29a) Norvegiako erregea izan zen 1015tik 1028ra.

Olaf II.a Norvegiakoa


Norvegiako monarka

1015 - 1028
Sweyn Haakonsson (en) Itzuli - Knut II.a Danimarkakoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÓláfr Haraldsson
JaiotzaRingerike (en) Itzuli, 993
Herrialdea Norvegia
HeriotzaStiklestad (en) Itzuli1030eko uztailaren 29a (egutegi gregorianoa) (36/37 urte)
Hobiratze lekuaNidaros katedrala
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaHarald Grenske
AmaÅsta Gudbrandsdatter
Ezkontidea(k)Astrid Olofsdotter  (1019 (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHårfagre (mul) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Lantokia(k)Eskandinavia eta Errusia
Santutegia
Uztailaren 29
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Åsta Gudbrandsdatter eta Harald Grenskeren semea izan zen.

Olaf hainbat sagatan agertzen da, horien artean Heimskringlan. Estonian, Finlandian eta Ingalaterran bidaiatu eta borrokatu zuen. Normandian ere egon zen eta Rouenen bataiatu zuten.

1015ean Norvegiara itzuli zen eta bere burua errege izendatu zuen. 1016an Sweyn Haakonsson Norvegiako de facto gobernaria garaitu zuen Nesjarreko guduan. Olof Skötkonung Suediako erregearekin bakea egin zuen eta bere alaba Astrid Olofsdotterrekin ezkondu zen. Olafen arrakastak ez zuen luze iraun. 1026an Helgeåko gudua galdu zuen eta 1029an Kanuto II.a Handiak Norvegia inbaditu zuen bertako nobleen laguntzarekin. Olaf Kieveko Rusan babestu zen. 1030ean hil zen Stiklestadeko guduan tronua berreskuratzen saiatzean.

Grimskell apezpikuak kanonizatu egin zuen hil eta urtebetera. Hil ondoren Rex Perpetuus Norvegiae titulua jaso zuen. Bere kanonizazioak kristautasun prozesua bizkortu zuen Eskandinavian. Alexandro III.a Aita Santuak kanonizazioa berretsi zuen 1164an.