Åsta Gudbrandsdatter

Åsta Gudbrandsdatter (975/980 inguruan – 1020/1030 inguruan) Norvegiako bi erregeren ama izan zen, Norvegiako Olaf II.arena eta Norvegiako Harald III.arena. [1] Åstaren bizitzari buruzko iturri nagusia Snorri Sturluson-en Heimskringla saga da, XIII. mendeko Norvegiako erregeen inguruko ipuin bilduma. Kronikan, Åsta "eskuzabal eta gogo handiko" gisa deskribatzen da [2], baita politikari sutsu senarrarengan eta seme-alabengan eragina zuen pertsona gisa. Bere gurasoak Gudbrand Kula eta Ulfhild izan ziren. [3]

Åsta Gudbrandsdatter
Bizitza
Jaiotza970(e)ko hamarkada
Heriotza1020(e)ko hamarkada (40/59 urte)
Familia
AitaGudbrand Kula
Ezkontidea(k)Sigurd Syr (en) Itzuli
Harald Grenske (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Olaf saindua bere anaiaordearekin Halfdan Egediusen ilustrazioa. 1899

Harald Grenskeren emaztea aldatu

Åsta Gudbrandsdatter Snorriren " Olaf Tryggvason erregearen Saga" lanean agertzen da lehen aldiz, Harald Grenske (Grenski) Vestfoldeko agintariaren emazte gisa. 994ko udan, Åstarekin ezkonduta zegoen arren, Haraldek Baltikora bidaiatu zuen eta bere arrebaorde Sigridi ezkontzeko eskatu zion. Suedian zituen lurrak berak Norvegian zituenak bestekoak zirela jakin zuenen, eta Åsta utziko zuela agindu zuen; izan ere, "ona eta argia" izan arren, ez baitzen bera bezain ongi hezia. Sigridek ezezkoa eman zion, Haraldek zuen ezkontzan zorionekoa sentitu behar zuela eta Åsta Haralden semea zeramala esanez. Ihes egin zuenean, Haraldek jarraitu egin zion. Arratsalde hartan, Sigridek jai bat antolatu zuen eta Harald eta bere lagunak mozkortu egin ziren. Iluntasunean, bere gizon armatuei Haraldek lo egin zuen aretoari su emateko eskatu zien, eta hil egin zen; sugarretatik ihes egin zuten lagunak ezpatara eraman zituzten. Gertaera horren ondoren, Sigridi Storråda ezizena jarri zioten, "Harroa". [4]

Senarraren heriotza jakitean, Åsta haserretu egin zen bai Haralden infidelitatearengatik, baita bere hilketagatik ere. Gudbrand Kula aitaren etxera itzuli zen Opplandera, eta urte horretan bertan, Olaf izena eman zion seme bat izan zuen. Geroago, San Olaf, Norvegiako errege izendatu zuten 1015etik 1028ra. [5]

Sigurd Syr eta Bataioarekin ezkontzea aldatu

Harald Grenske hil eta gutxira, Åsta Ringerikeko Sigurd Syr erregearekin ezkondu zen eta Olaf umea berarekin ekarri zuen, aitaordearen etxean hazteko. [6] Norvegiako Olaf Tryggvason erregea 998an iritsi zenean, Ringerikeko populazioa kristautzeko, Sigurd, Åsta eta Olaf guztiak bataiatu zituzten, erregea bera Olafen aitabitxia izanik. [7]

Sagen arabera, Åsta eta Sigurd Syr agintari onak eta zintzoak izan ziren eta ondorengo seme-alabak izan zituzten elkarrekin: [2]

  1. Guttorm
  2. GunnhildRingneseko Ketil Kalvekin ezkondu zen Stangen
  3. Halfdan
  4. Ingerid - Nevsteinekin, Toreren amarekin ezkondua, Magnus Barefoot erregearen amaordea
  5. Harald III 'Hardrada' - Norvegiako erregea 1047tik 1066ra, batzuetan "azken bikingo handia" deitzen zitzaion [8]

Eragina aldatu

1007an, Astak Olafen lehen espedizio militarra antolatu zuen, Hrane bere ordezkariari hamabi urteko Olaf gerraontziko agintari gisa hartzeko eskaturik. Heimskringlaren arabera, ohikoa zen nobleziako kapintain batek "Errege" titulua automatikoki hartzea; beraz, Astak estrategikoki titulu bat ziurtatu zion semeari, nahiz eta oraindik ez zuen lurrik edo ondasunik. [9] 1014an Olaf etxera itzuli zen erabateko buruzagi gisa, Åstak etxekoei errege handi moduan jasotzeko agindu zien. Sigurd Syrrek hori entzun zuenean, Olafen anbizioak ezaguturik, Åstak semea negozio horretatik ateratzeko sartzeko bezainbesteko abilezia ote zuen galdetzen zion bere buruari. [10]

Olafek ama aholkulari militar gisa hartu zuen, Sigurdekin eta Hranekin batera. Norvegiako agintari bakarra izendatzeko asmoa partekatu zuenean, Åstak bere semeari eman zion babesa:

(ingelesez)"For my part, my son, I am rejoiced at thy arrival, but much more at thy advancing thy honour. I will spare nothing for that purpose that stands in my power, although it be but little help that can be expected from me. But if a choice could be made, I would rather that thou shouldst be the supreme king of Norway, even if thou shouldst not sit longer in thy kingdom than Olaf Tryggvason did, than that thou shouldst not be a greater king than Sigurd Syr is, and die the death of old age." [11]

Sigurd Syrrek laguntza militarra eskaini zion Olafi eta 1018an Opplandeko erregeak garaitu zituenean, Åstak garaipen-jai handia antolatu zuen. [12]

Åsta Harald III.a erregearen ama ere izan zen. Hamabost urte zituen Olaf anaia 1030. urtean Stiklestaden guduan hil zenean. [13] Haraldek 1046tik 1066ra gobernatu zuen Norvegia, Stamford Bridge batailan hil zen arte; Ingalaterrako Harold Godwinson erregearen indarren garaipen hura hartzen da Bikingoen Aroaren bukaeratzat.

Erreferentziak aldatu

  1. Åsta Gudbrandsdatter (Store norske leksikon)
  2. a b Margolis, Nadia. "Aasta of Norway (Late 10th Century-early 11th Century)." Women in the Middle Ages: An Encyclopedia. Eds. Katharina M. Wilson and Nadia Margolis. Santa Barbara: ABC-CLIO, 2004. Credo Reference. Web. 8 Mar. 2016.
  3. Palsson, H., and P. Edwards. The Book of Settlements: Landnámabók. University of Manitoba Press, 2014. Print.
  4. Snorri Sturlason. "King Olaf Tryggvason's Saga." Comp. Douglas B. Killings and David Widger. Section 48. Heimskringla or The Chronicle of the Kings of Norway. Project Gutenberg, 6 Feb. 2013. Web. 8 Mar. 2016.
  5. Åsta Gudbrandsdatter – utdypning (Store norske leksikon)
  6. Snorri Sturlason. "King Olaf Tryggvason's Saga." Comp. Douglas B. Killings and David Widger. Section 67. Heimskringla or The Chronicle of the Kings of Norway. Project Gutenberg, 6 Feb. 2013. Web. 8 Mar. 2016.
  7. Gudbrand Kula (Wikipedia for Norge)
  8. Krag, Claus. "Harald 3 Hardråde". Norsk biografisk leksikon (in Norwegian). Retrieved 9 March 2016.
  9. Snorri Sturlason. "Saga of Olaf Haraldson." Comp. Douglas B. Killings and David Widger. Section 4. Heimskringla or The Chronicle of the Kings of Norway. Project Gutenberg, 6 Feb. 2013. Web. 9 Mar. 2016.
  10. Snorri Sturlason. "Saga of Olaf Haraldson." Comp. Douglas B. Killings and David Widger. Section 31. Heimskringla or The Chronicle of the Kings of Norway. Project Gutenberg, 6 Feb. 2013. Web. 9 Mar. 2016.
  11. Snorri Sturlason. "Saga of Olaf Haraldson." Comp. Douglas B. Killings and David Widger. Section 33. Heimskringla or The Chronicle of the Kings of Norway. Project Gutenberg, 6 Feb. 2013. Web. 9 Mar. 2016.
  12. Snorri Sturlason. "Saga of Olaf Haraldson." Comp. Douglas B. Killings and David Widger. Section 74. Heimskringla or The Chronicle of the Kings of Norway. Project Gutenberg, 6 Feb. 2013. Web. 9 Mar. 2016.
  13. "Saga of Harald Hardrade." Comp. Douglas B. Killings and David Widger. Section 1. Heimskringla or The Chronicle of the Kings of Norway. Project Gutenberg, 6 Feb. 2013. Web. 9 Mar. 2016.

Bibliografia aldatu

  • Weis, Frederick Lewis Ancestral Roots of Certain American Colonists Who Came to America Before 1700 (Genealogical Publishing Company. 1992)
  • Koht, Halvdan The Old Norse Sagas (Periodicals Service Co. 1931)