Olaberen elurzuloa
Olaberen elurzuloa Gasteizen dagoen XIX. mendeko elurzuloa da. Alde Zaharreko muinoan kokatuta dago, Frai Zacarias Martinez kalean, Frai Zacarias Martinez zentroaren eta Goiuri jauregiaren artean eta hiriko harresiaren ondoan.
Olaberen elurzuloa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′52″N 2°40′22″W / 42.8478°N 2.6728°W |
Elurzuloa XIX. mendekoa da, Clemente Olabe gasteiztar merkatariak 1860. urte aldera eraikia. Elurzuloak 6 m-ko sakonera eta 450 m³ elur biltzeko edukiera du. Han Gorbeiatik Gasteiza gurdiz ekartzen zen elurra metatu eta geruzatan sailkatzen zen bakoitza lastoz, iratzez eta adarrez egindako estalkien bidez bereiziz. Ondoren, handik hiria izotzez hornitzen zen. 1930eko hamarkadan elurzuloa erabiltzeari utzi zitzaion eta lurpean geratu zen. 2005ean Landatxon lurpeko aparkaleku bat eraiki aurretik egindako indusketek eraikina berriro azaleratu zuten.[1]
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Martín, César. (2005eko azaroa). «La Nevera de Olave sale a la luz: Los trabajos previos para la construcción del parking de El Campillo descubren una nevera que sirvió a la ciudad en el siglo XIX» Gasteizko Udal Kazeta: 16–17. (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 17a).