Okendo kultur etxea
Donostiako Gros auzoko kultur etxea
Okendo Kultur Etxea Donostiako Gros auzoan dagoen kultur etxea da. Okendo Etxea birgaitu ondoren, 1987an inauguratu zen. 2004an, zabaltze lanak egin ziren eta ordutik sarrera nagusia Nafarroa etorbidetik egiten da. Musika, kultura eta artearekin zerikusia duten jarduera, ikuskizun, ikastaro, hitzaldi eta kontzertuak antolatzen dira. Haren berezitasuna erakusketak dira. Bestalde, liburutegia ere badauka.
Okendo kultur etxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′34″N 1°58′12″W / 43.3261°N 1.97°W |
Kontaktua | |
Helbidea | Nafarroa etorbidea, 7 |
Webgune ofiziala | |
Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak (EEP) kudeatzen du.
Kanpo estekak
aldatu- Okendo Kultur Etxea (Gaztelaniaz)