Oilaskoa baratxuriarekin
Oilaskoa baratxuriarekin edo oilaskoa berakatzarekin[1] (gaztelaniaz: pollo al ajillo) Espainiako sukaldaritzako plater tipikoa da. Oso prestaketa ezaguna eta kostu txikikoa denez, sarritan aurki dezakegu Espainiako jatetxe askotako menuetan.[2] Beroa zerbitzatu ohi dute, patata, txanpinoi, entsalada eta abarrekin batera.
Oilaskoa baratxuriarekin | |
---|---|
oilaskodun plater | |
![]() | |
Materialak | oilasko-haragia baratxuria |
Ezaugarriak
aldatuOilaskoaren pieza batzuk zatituta behar ditu prestakuntzak, eta, gutxi gorabehera, hiru eta lau artean. Pieza bakoitza ondu eta piperbeltzekin aromatizatzen dute. Lapiko batean dauden pieza guztiak olio irakinetan gorritzen dira. Nahiko gorri daudenean, kendu egiten dira, eta soberako olioan baratxuri ugari eta pipermin bat txigortzen dute. Ondoren, oilaskoa ardo zuri pixka batekin eta limoi zukuarekin (kasu batzuetan ozpinarekin)[2] gisatu ohi da. Batzuetan, espainiar saltsa (edo oilasko-salda) pixka bat botatzen dute, azken prestakuntzari salda trinko bat eman diezaion.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
- ↑ a b Figueras Albi, Elena. (2009). Bueno, bonito y barato: 200 recetas tan ricas como económicas. Madril: Debolsillo, 210-211 or..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |