Oier III.a (? - 1318) Zuberoako azken bizkondea izan zen, 1257 eta 1307. urteen bitartean.

Oier III.a
Nafarroako banderazain

1308 - 1318
Bizitza
Jaiotza XIII. mendea
Herrialdea  Nafarroako Erresuma
Heriotza 1318 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Jarduerak
Jarduerak zalduna

BiografiaAldatu

Raimundo Gilen V.aren semea izan zen. 1257an Liginagako jaunak Henrike III.a Winchesterkoa Ingalaterrako erregearen alde jarri eta Mauleko gaztelua setiatu zuen. Setioan aita hil zitzaion eta Oier III.a jazarri zen hurrena ingelesen aurka. Bakea sinatu zuen, baina urte beteren buruan Biarnoko bizkondearekin elkar hartu zuen ingelesei kontra egiteko[1]. Biarnes eta Zuberotarrek ez zuten haiek garaitzea lortu, ordea. 1261ean izenpetu zuen hitzarmenaren arabera, uko egin behar izan zion Zuberoari, Landetako lurralde batzuen truke[2].

Urte asko itxaron zituen Oier III.ak Zuberoa ingelesengandik berreskuratzen saiatzeko. 1294an, ingelesen eta frantziarren arteko gatazka berriz hasi zenean, Oier Zuberoara itzuli, gerrari ekin eta seneskalari ihes eginarazi zion[1]. Nafarroa eta Frantziako errege Filipe Ederrak Akizeko jaun izendatu eta Zuberoako lurrak berreskura zitzan lagundu zion. Zuberoako jaun izan zen 1294tik 1307ra. Gerora, ordea, Filipek Zuberoa Nafarroaren menpe jartzera bultzatu zuen Oier III.a, azken honen aita Nafarroako koroaren basailua baitzen. Luis I.a Setatiari eman zion Zuberoako bizkonderria eta, ordainetan, erregeak Arradako gaztelua eta Nafarroako hainbat tokitako errentak eman zizkion (1307)[3].

Nafarroak Ingalaterrari utzi zion Zuberoa 1307ko itunen arabera, eta Oier III.ak Zuberoako bizkondetzaren eskubideei uko egin behar izan zien. Horren ondoren nagusitu ziren Zuberoan bizkonde biarnesak[4][5].

ErreferentziakAldatu