Oiartzungo Feministen Asanblada

Oiartzungo herrian feminismoa lantzeko eta sistema heteropatriarkala astintzeko helburua duen talde feminista.

Oiartzungo Feministen Asanblada. Oiartzungo herrian feminismoa lantzeko eta sistema heteropatriarkala astintzeko helburua duen talde feminista da. Asanblada 2020ko otsailaren 1ean sortu zen, Antiju Morik taldeak zazpi urte baino gehiagoko ibilbideari agur esan eta gero. Bertako kideek Oiartzungo Feministen Asanbladaren egituraren barruan jarraitu zuten bere jardun militantea, beste eragile batzuekin batera.[1] (222 orr)

Oiartzungo Feministen Asanblada
Datuak
Motagizarte-taldea
HerrialdeaOiartzun
Historia
Sorrera2020ko otsailaren 1a
Facebook: oiartzungofeministenasanblada Instagram: oiartzungofeministenasanblada Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

 
Antiju Morik logoa
 
Emakumeen Mundu Martxako ekintza. Oiartzungo Feministen Asanblada.

Antiju Morik aldatu

Izen zehatzik gabe sortu zen 2012an Oiartzungo gazte feministak elkartzen hasteko nahia.

Oiartzungo emakume batzuk herrian feminismoa lantzeko asmoz diagnostiko-hausnarketa prozesua jarri zuten martxan. Bertan adin, eremu, lan sektore eta auzo ezberdinetako 30 emakume inguruk parte hartu zuten. Ateratako ondorioa garbia izan zen: herria feminismotik astinduko zuen talde baten beharra zuen Oiartzunek.[2]

Hasieratik feministaren izendapena bere egin eta identitate honi buruz sortzen ziren kezka eta gaizki ulertuak argitzeari ekin zioten.

Gazteak gara, feministak, gazte feministak. Ez dugu izenik, ez dugu egituratzeko formarik, baina bagara eta badugu izana.

2012ko Xanistebanetako jaietan “Jantzi antiju morik!” zioten pankartak jarri zituzten herrian zehar, gaia plazaratu eta herritarrak ikuspegi feminista lantzera animatu asmoz. Udazkenean hasi ziren lehen bilerak eta 2013 urte hasieran, ezustean, Xanistebanetako pankartetan erabilitako lemak eman zion taldeari izena: ANTIJU MORIK

Horrela hasi ziren bidea egiten, urratsak ematen. Geroztik lanketa ezberdin asko egin ditu taldeak.

Ekintzak eta jarduerak aldatu

2013an lehenengo aldiz Martxoak 8aren harira antolatutako ekimenak izan ziren euren lehenak. Honekin batera Lilaton lasterketa prestatzeko entrenamendu kolektiboei ekin zioten eta talde modura atera ziren Donostiako Lilaton lasterketan, talde-sari berezia ere ekarri zuten Oiartzuna.[3]

Ondoren burutu zituzten Feministak Plazara ekimena eta Autodefentsa Tailerra.[4]

Beraien ibilbide laburrean ugari izan ziren egindako ekintzak. Xanixtebanetako jaietan antiju morik jantzita eramateko deialdia egin zuten. Jai batzordean parte hartu zuten eta bertan bai antolaketan baita festa egunetan ere ikuspegi hau txertatzeko lanari ekin zioten. Txosna ere jarri zuten, feministen gune propioak sortzeko asmoz eta feministen ikusgarritasuna lantzeko plazan.[5]

Eraso sexisten gaiari erantzuteko, berriz, jaietan funtzionatzen zuen arreta telefonoa jarri zuten martxan. Urte horretan, gainera, festen azken egunean eraso sexista baten berri izan zuten eta salatu egin zuten.

Eurak sortutako ekimenez gain, herrian antolatutako ekimenetan talde gisa ere parte hartzeko asmoz Korrikan izan ziren eta ekainaren 2an burututako Lasterbidean lasterketan ere izango ziren.

2014an zehar ugari izan ziren aurrera eramandako ekimenak. Eskola Feminista egin zuten elkarrekin formatzeko gunea sortu nahian lau lan saio antolatuz. Data feministetan ere kalean izan ziren. Azaroaren 25ean, Isiltasunean Oiartzun Oihuka ekimena egin zuten, plazari hilerri itxura emanez eta urte horretan eraildako emakumeak gogoan izanez. Martxoaren 8an, berriz, herriko bestelako talde feministekin batera, aste osoko egitarau oparoa antolatu zuten, bazkaria tarteko.[6]  

2014ko apirilaren 5ean egin zen abortuaren aldeko manifestazio nazionalera, berriz, autobus bete joan ziren Oiartzundik.

2019an Xanistebanetako egitarauan parte hartu zuten.[7][8]

Oiartzungo Feministen Asanblada aldatu

Antiju Morik taldean zuten egitura desegin ondoren, 2020ko otsailaren 1ean sortu zen Asanblada.

Sare feminista zabala eratu dute herrian. Asanbladan elkartzen dira HELTA, Killirikupe, Hatzamarka, Antiju Morikeko taldekide ohi batzuk eta norbanako feministak. Eskualdeko Mugimendu Feminista elkartzen den guneetan ere parte hartu izan dute. Bestalde, eta elkar elikatuz, harreman iraunkorra dute Euskal Herriko Bilgune Feministarekin.

Lanean aritu ahala, indarkeria matxistaren errealitatea ezagutu dute. Jende askorentzat ezkutuan zeuden datuak (urruntze aginduak, salaketak) azaleratu dituzte, bai eta indarkeria matxistarik gabeko herria zelako ustea deuseztatu ere.   

Asanbladaren egiturarekin Feminismoak zilegitasuna irabazi du. Asanbladako deia egin zutenean, jende asko hurbildu eta indarra zegoela konturatu ziren. Zehazki, azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, saretze hori hain indartsu ikusita, egitasmoak zabaldu zituzten eta jende berriari Asanbladako ateak ireki. Ondorioz, hurrengo martxoak 8 handiagoa eta jendetsuagoa suertatu zen. 20 taldekide inguruk, norbanakoak zein beste eragile batzuetan ere babiltzanak osatzen dute Asanblada. Adin desberdineko emakumeak dira parte hartzen dutenak.

Oiartzunen Asanblada leku goxo eta seguru modura eratu da eta jada herrian erreferente izatera iritsi da.[9]

 
Azaroak 25eko ekintza

Aurrera eramandako ekimenak aldatu

 
Landetxe plazako murala
  • Eraso sexisten aurkako panelak
  • Autodefentsa ikastaroak[10]
 
Martxoak 8 Greba Feminista
  • Komun komunak[11]
  • Fermineneko murala
  • Martxoak 8ko ekintzak
  • Azaroak 25eko ekintzak
  • Emakumeen Mundu Martxarekin bat ekimenak[12]
  • Topaketa Feministetan partehartzea eta  bolondres lanak
  • Herriko muralak
  • Kulturabiruseko ekimenak
  • Dekolonitateari buruzko formazioa
  • Oarsoaldeko mugimendu feministaren ekimena 2020an: erresistentzia kutxa
  • Erasoen aurreko erantzunak [13]
  • 2022/08/02 ko Xanistebanetako egitaraua[14][15][16]
  • Jaietako Txosna-gunearen hausnarketa
  • Haziak proiektuko partaide[17]
  • 2020ean Oarsoaldeko Ekonomia Feminista Eskolatxoarekin elkarlana[18] [19]
  • 2022ko maiatzak 14ean KU-KU: haur literatur LGTBIQ+ eta feminista ekimenean kolaborazioa[20]
  • Maiatzak 17 LGTBIQ+fobiaren aurkako eguneko ekimenak
  • Apostatu dezagun elkarrekin! ekimena
  • Eraso Matxisten Protokoloak

Oiartzungo udala eta feminismoa aldatu

Hiruzpalau urtez udalarekin izandako harremanetan, herriko mugimendu feministak agerian utzi zuen udaletik ere gaiari heltzeko beharra.

2017an udalak Feminismo Saila sortu zuen. Aurrerantzean sail horrek berdintasun zinegotzia izateaz gain, berdintasun teknikaria ere izango du.

Ekimenak eta erabakiak aldatu

Puntu ilunen azterketa. aldatu

Puntu ilunak, emakumeen ikuspuntutik abiatuz, gure herrietan, kaleetan arriskutsuak izan daitezkeen, ziurtasun ezaren sentsazioa edo deserosotasuna sortu dezaketen guneak dira. Eskualdeko herriekin elkarlanean, puntu ilunen azterketa egin zen 2016 hasieran. Azterketa honen helburu nagusia, Oarsoaldeako emakumeentzat esparru publikoarekiko bizipen positiboa sustatzea izan zen, arrisku sentsazioa edo segurtsun eza sortzen duten gune kritikoak eliminatuz.[21] [22]

Parekidetasun Diagnostikoak: aldatu

2008an lehen Parekidetasunaren azterketa egin zuen Emakunderen laguntzaz[23].

2018an diagnostiko berri bat egin zen, aurrekoak aztertu ez zituen esparruetan arreta ipinita.[24]

2019an Indarkeria matxistaren egoera diagnostikoa egin zen.

2022 Udal Liburutegian Genero ikuspegiaren azterketa[25]

Berdintasun plana aldatu

2022ko ekainaren 29an Oiartzungo Udalak, Oiartzungo Politika Feministen Lehen Berdintasun Plana onartu zuen aho batez. Planaren ezaugarri garrantzitsu bat bere izaera transbertsala da: ikuspegi feminista Udaleko sail guztietan txertatuko da, proiektu guztietan lan egiteko modua eraldatuz (hirigintzan, kulturan, ongizatean, kirolean,  udaltzaingoan…)[26]

Eragile desberdinekin elkarlanetik eta mugimendu feministarekin lankidetza estuan, herrira begirako politika feministak martxan jartzeko ekimenak ere jasotzen ditu planak.

Plan honek 2024 urtera arteko iraupena izango du.[27]

Asanblada feministako erronkak aldatu

 
Xanixtebanak kalkomaniak

Oiartzun feminista helburu izanik, lan asko dago aurretik egiteko. Izan ere, Oiartzungo herria ez da salbuespena eta sistema heteropatriarkalak bete betean eragiten gaitu. Hori dela eta, proiektuen bidez honako beharrei erantzutea da asmoa:

Herrian kontzientzia feminista areagotzea, emakumeon saretzea sustatzea, indarkeria matxistari aurre-egitea, LGBTIQ+ kolektiboari ikusgarritasuna eman eta eskubideak defendatzea.

Urteetan zehar agenda feministako egun moreez aparte, zaintza eta ahalduntzearen arloan indar berezia jartzen dute.

Azken urteetan bi astetik behin elkartzen dira.

Harremanetarako sortutako bideak aldatu

Lanerako esparru naturala kalea dute, kaleko ekimenak. Honez gain, harremanetako beste bideak ireki dituzte. Batetik, hain berezia den plazako leiho morea (txoko feminista) dute. Leiho hau irekia mantentzen da une oro, guztion artean elikatu dezaten.

Ziber espazioa gertuago dutenentzat, Instagram eta Facebook kontuak sortu dituzte Asanbladako berriak emateko.

Whatsappeko Txoko Feminista taldean, herriko deialdi feministak eta feminismoaren inguruko berriak zabaltzen dira. Whatsapp taldean sartzeko interesa duenak, adieraztea nahikoa du, zuzenean taldeko norbaiti esanda edo oiartzungofeministenasanblada@gmail.com. bidea erabiliz

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Oiartzun 2020 urtekaria by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  2. Erik, Gartzia(e)ko. (2020-02-07). «[Erreportajea Begirada izango da morea»] Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  3. adibide. (2013-03-04). «Talde sarietako bat jaso du Antiju Morik taldeak Lilatonean» Bidasoko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  4. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  5. «Txozna apaintzeko argazkiak bildu nahi ditu Antiju Morik-ek» Oarsoaldeko Hitza 2013-07-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  6. Emakumeen bazkaria. .
  7. (Ingelesez) «Xanistebanak 2019. Egitaraua by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  8. Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  9. Oiartzungo Asanblada Feminista. .
  10. «autodefentsafeminista Aloak» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  11. SLU, Herritar Berri. (2020-10-01). «Gero eta leku gehiagotan ari dira jartzen generoa arautzen ez duten komunak» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  12. «Udaleko zinegotzi eta langileek Emakumeen Mundu Martxarekin bat egin dute» Oarsoaldeko Hitza 2015-09-03 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  13. Erik, Gartzia(e)ko. (2017-08-03). «Erantzun sexistei irmo erantzungo dietela ohartarazi dute» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  14. Oiartzungo udala. (2022/abuztua). Xanistebanak 2022. .
  15. «Aurtengo Xanistebanetan ere egitarau feminista izango da» El Diario Vasco 2022-07-20 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  16. Alaine, Aranburu(e)ko. (2022-08-02). «Oiartzungo Asanblada Feminista: “Eroso ez bazaude erasoa da”» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  17. «Haziak - haziak - zer da» www.haziak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  18. «Ara!Gorputz Archives» BDS KOOP (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  19. (Gaztelaniaz) «Oarsoaldeko Ekonomia Feminista eskolaren aurkezpena (Oiartzun)» Mundubat (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  20. KU-KU: HAUR LITERATUR LGTBIQ+ETA FEMINISTA. | ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA. 2022-05-21 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  21. Puntu ilunen azterketa. .
  22. Puntu ilunen azterketa aurkezpena. .
  23. (Ingelesez) «Parekidetasun diagnostikoa by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  24. Berdintasun diagnostikoa. .
  25. OIARTZUNGO UDAL LIBURUTEGIAREN GENERO IKUSPEGIAREN AZTERKETA. .
  26. (Ingelesez) «98. Udala Informatzen by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  27. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).

Kanpo estekak aldatu

  • [1] Oiartzungo Asanblada Feminista Elkartea
  • [2]Emakume zientzilariei buruzko hitzaldia Oiartzunen YouTube
  • [3]Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltako aste berezia