Oi laborari gaixua

Pierre Topet euskal olerkariak idatzitako olerkia

Oi laborari gaixua Pierre Topet edo Etxahun (1786-1862) euskal olerkariak idatzi zuen satirazko olerki bat da. Benito Lertxundi euskal kantariak jaso eta abestu zuen, ondoren Pazko gaierdi ondoan diskoan argitaratzeko. Olerkari zuberotarrak garai hartako zenbait lanbide kritikatzen ditu eta are gehiago, batzuetan hauen faltsukeriaren kontura barre egiten ere hasten da, izan ere, modu horretakoak hartzen ditu aipatutako lanbideak, faltsuak. Jean Haritxelharek egin zuen sailkapenaren arabera, olerki hau Etxahunen satirazko olerkien barnean sartu beharko genuke.[1]

Xehetasun teknikoei dagokienez, seiko bat da, berdinaren moldekoa eta lau puntuz osatua. Egitura metrikoa jarraian ageri den bezalakoa du: 7A / 8A / 8 / 8A / 10 / 8A.[1]

Jarraian abestiaren letra, xibereraz.

«

Oi laborari gaixua!
hihaurrek jaten arthua,
ogi eta ardu geñhatzen auherren asetzekua:
halere hain haie maite nula artzeinek otsua.

Harri 'giliren adreta!
harek badaki zer pentsa:
mürria gaizki egin eta erdiruak lohiz thapa;
etxia lurtatü denian, harrien gaistuak falta.

Eskalanpu egiliak
ebasten tü materiak;
zazpira sos balio dina, saltzen beitü hamabia:
ostatin jan hen saria ete etxen gosez familia.

»

Pierre Topet Etxahun[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Oi laborari gaixua III - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  2. www.iteisa.com. «Letras de Oi laborari gaixua de Benito Lertxundi | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu