Ogi-katilu
Katilu gisa erabiltzen den ogia, erregosiz edo zopaz betea
Ogi-katilua (alemanez: Brotbecher, turkieraz: Dolmalık ekmek, ingelesez: Bread bowl) katilu bezala erabiltzen den ogi biribila da. Erdialdeko Europako eta Balkanetako hainbat herrialdetako gastronomian agertzen da. Ogia erregosiaz edo zopaz beteta zerbitzatzen da.[1]
Ogi-katilu | |
---|---|
jaki, Ogi biribil eta edible tableware (en) | |
Osagaiak | ogia |
Prozedura
aldatuOgiaren gainaldea ebaki egiten da tapa sortuz. Ondoren mamiaren gehiengoa kendu egiten zaio eta azkenik barnean haragizko erregosiak edota zopa sendoak sartzen dira, adibidez goulasha, bigosa edota tomate-zopa. Salda arinez ez da betetzen, ogia azkarregi eta gehiegi busti eta bigundu egingo lukelako.
Iruditegia
aldatu-
Tomate-zopa ogi-katiluan.
-
Barazki zopa ogi-katiluan (Kroazia).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Claus Schünemann. (2006). Lernfelder der Bäckerei und Konditorei – Verkauf: Hauptbd. Gildebuchverlag GmbH ISBN 978-3-7734-0170-0..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |