Numantiar Museoa (Soria)

Numantiar Museoa Espainiako Sorian dagoen erakundea da. Nolabait, Soriako probintziaren historia zabaldu nahi du eta, horretarako, erakusketa ugari egiten ditu. Zabaltzen dituen gaien artean garrantzi handia dute Numantziako, Tiermesko eta Uxama Argaelako aztarnategien ingurukoak.[1]

Numantiar Museoa (Soria)
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSoriako probintzia
UdalerriaSoria
Koordenatuak41°45′53″N 2°28′13″W / 41.764814°N 2.470232°W / 41.764814; -2.470232
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1919
Inaugurazioa1919
Ondarea
BICRI-51-0001405
Bisitariak urtean330.030
Webgune ofiziala
Museoan erromatar garaiko estela asko ikus daiteke.

Historia aldatu

Numantiar Museoa Soriako bi museoren bat-egitetik sortu zen: Probintzia-museoa eta Numantino Museoa. Lehenengoa XIX. mendean sortu zen, 1835ean Mendizabalen Desamortizazioarekin eratu ziren Ondare Historiko-Artistikoaren Batzordeen ondorioz, eta 1913an inauguratu zuten museo gisa. Numantiar Museoa, bestetik, Numantziako aztarnategiaren estudioarekin batera sortu zen, 1870eko hamarkadan hasi eta 1906 eta 1923 bitartean garatu zena. Azkenik, 1914an, Manuel Bal Museoa sortu zen, eta 1918ko irailean inauguratu zen.

1932an museo probintzialak museo zeltiberiar izena hartu zuen. 1941ean Numantinok asimilatu zuen baina bere independentziari eutsiz. 1968an bi zentroen behin betiko eta erabateko fusioa gertatu zen, Soriako Museo Probintziala deituz hasieran, gero Soriako Museoa eta, azkenik, Soriako Museo Numantinoa. 1989an, eraikina osorik eraberritu zen, eta erakusketa-azalera 7000 m²ra handitu zen.

Museoak probintziako aztarnategien museo-jarduera koordinatzen du: Numantzia, Tiermes (Tiermes mendian), Berlangako San Baudelio ermita (Caltojar), Soriako San Juan de Duero monasterioaren aztarnak, eta Anbronako aztarnategi paleontologikoa, etab.

Eraikina aldatu

Eraikina berez museorako eraiki zen. Diseinua Manuel Aníbal Álvarez arkitektoak 1916an prestatu zuen. Inaugurazioa 1919ko irailaren 18an egin zen, Alfontso XIII.a Borboikoaren presentziarekin. Lurrak Soriako udalarenak ziren eta eraikina altxatzeko Ramón Benito Aceñaren diru-laguntza izan zuten. Lehen zuzendaria Blas Taracena arkeologoa izan zen.

Eraikinak zortzi zutabez heldutako ataria du. Jatorrizko eraikinak solairu bakarra zuen baina 1980. hamarkadan museoa hiru solairuekin eta ondoko eraikin batekin handitu zen.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu