Nuer herria Ekialdeko Afrikako talde etniko nilotikoa da, Niloren goi-arroan hedaturik dagoena. Gehienak Hego Sudango Nilo Garaia eskualdean eta hego-mendebaldeko Etiopian bizi dira. Abeltzaintza da haien ekonomiaren oinarria, artatxikiaren laborantzarekin eta arrantzarekin osaturik. Nuerera da haien hizkuntza.[1]

Nuer
NuerBoy.jpg
Nuer etniako mutikoa
Biztanleak guztira
3.500.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Hego Sudan: 3.032.076 (2011)
 Etiopia: 547.672 (2008)
Hizkuntza
Nuerera
Erlijioa
Kristautasuna, Afrikako erlijio tradizionalak
Zerikusia duten beste giza taldeak
Beste etnia nilotikoak

IzenaAldatu

Naath izena ematen diote beraien buruari. Itzulita gizakia edo pertsona esan nahi du. Sarritan Nuer, Dinka eta Atwot herriak etnia bera direla pentsatu izan da, baina beraiek herri ezberdinak kontsideratzen dira.[2]

HizkuntzaAldatu

Herri honen hizkuntza nilo-sahariar familiakoa da.[2] 800.000 hiztun inguru ditu. Ekialde eta erdialdeko afrikan gehien hitz egiten diren hizkuntzen artean dago. Idazteko alfabeto latinoa erabiltzen dute.

Ondoko herriakAldatu

Añuak , Nuba , Murle , Dinka[2]

EkonomiaAldatu

Nekazaritza eta abeltzaintza. Artatxikia, artoa, kakahueteak eta barazkiak landatzen dituzte. Ardi eta ahuntz artaldeak[3] dituzte. Noizean behin beste animali batzuk ehizatzen dituzte. Beraien ekoizpena bere herria elikatzeko erabiltzen dute eta ez dute merkaturatzen.

ErlijioaAldatu

Nuerrek Kwoth deituriko zeruko jainko batean zinesten dute. Jainko hau zeruko natura fenomenoen bitartez adierazten da (euria, trumoiak, ortzadarra, ilargia edo eguzkia).[2]

Beraien pentsamendu eta praktika erlijiosoa Kowth jainko sortzailearekin duten elkarrizketetan oinarritzen da.[3]

Ez da hierarkia erlijiosorik ezta eliza antolaturik existitzen.[3] Aldiz, aztiek eta medikuek espirituekin kontaktuan jartzeko gaitasuna izaten dute.[2]

Nuerrek Kowthen ongizate eta osasunaren alde otoiz egiten dute. Abereen hilketak antolatzen dituzte beraien nahiak errealitatea bihur daitezen.Ez dute sinesten hil osteko bizitzan. Hildako arbasoei mirespen eta begirune handia diete. Uste dute hil berri direnek zorigaitzak ekar ditzaketela. [3]

Arbasoen espirituak asetzeko hainbat erritual egiten dituzte.[2]

GizarteaAldatu

Nuerren bizitza abeltzaintzaren inguruan antolatzen da eta familia baten ospea duen abereen kalitate eta kopuruaren araberakoa izango da.

Leinua Nuer antolakuntza sozial eta politikoaren erakunde nagusia da. Leinu bereko Nuerrek sortzailetzat hartzen den arbaso komuna dute. Ez dirudi Nuerrek inoiz izan dutenik leinu guztiak batzen dituen antolakuntza politikorik. Hala ere, egoera larrietan elkartu dira beraien bizitza eta bizimodua defendatzeko.

Nuerrak semi-nomadak dira eta bizi-lekualdatze ugari egiten dituzte urtaroen eta klima aldaketen arabera. Euri urtaroetan ibaien hazkundea lurralde altuetara bultzatzen ditu. Bertan emakumeek artatxikia eta artoa landatzen dute gizonek aberea zaintzen duten bitartean. Garai lehorretan, aldiz, gizon gazteenak abereekin ibai eta larre hoberenetara lekualdatzen dira, artaldeen ondoan oinarrizko etxeak eraikiz.[2]

HistoriaAldatu

Nuer herria duela 200 urte inguru mendebaldetik Etiopiako mugaraino zabaldu zen Nilo ibaia jarraituz. Zabalpen horren ondorioz bertan bizi zen Anuak herriak Etiopiara emigratu behar izan zuen. Dinka ugari Nuer komunitatearekin bat egin zuten.

XIX. mendearen erdialdea garai esanguratsua izan zen Nuer herriaren ekialderako emigrazioan. Britaniar politika koloniala saiatu zen Nuer eta Dinken arteko partekatze harremanetan mugak jartzen.

Urteetan zehar eman diren hainbat gerra direla eta, Nuer asko berain lurra utzi behar izan dute eta bereziki Sudaneko iparraldera eta Etiopiara migratu dute. Nuer asko errefuxiatuak dira edo kanporatuak izan dira Sudaneko gerraren ondorioz. Beraien abeltzain lana utzi behar izan dute eta askok beste batzuentzat lan egiten dute.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. McKenna, Amy. Nuer. Encyclopaedia Britannica, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-31).
  2. a b c d e f g h «Etnografia : Pueblo Nuer» www.ikuska.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «¿Conoces A Los Nuer? Descubrelos Aquí y mucho mas» Conozcamos Todas Las Etnias Que Hay En El Mundo 2018-07-19 (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).

Kanpo estekakAldatu