Nostos (antzinako grezieraz: νόστος, nostos, "Itzulera", "familiaren etxera itzultzeko bidaia", "aberrira itzultzea"; plurala νόστοι) Antzinako Greziako literaturan asmatutako genero eta kontzeptu bat da, bere bilbean greziar heroiak Troia suntsitu ondoren euren aberrira itsasoz itzultzea ardatz duena[1].

Greziar gizarte zaharrean heroismo edo handitasun maila handitzat zuten itzulera lortzea. Bidaia honetako etapak askotarikoak izan ohi dira, eta barnean hartzen du leku ezezagun batean hondoratua izatea eta heroia probatzen duten zenbait proba egitea, besteak beste[2]. Itzulera ez da bakarrik etxera fisikoki itzultzea, baizik eta baita status jakin batzuk gordetzea eta iristean norberaren nortasuna gordetzea ere[3].

Nostos Odisean aldatu

Homeroren Odisea da lehen nostosa, ezagunena eta beste guztien jatorria. Nostosen gaia Homeroren Odiseatik ekarria da, non Odiseo heroi nagusia etxera itzultzen saiatzen den, Troian borrokatu ondoren. Odiseo tentazio askok desafiatzen dute, hala nola Sirenek eta Lotofagoek. Odiseok tentazio horietan erori izan balitz, heriotza segurua izango zen eta, beraz, etxera ez zen itzuliko. Nostos kontzeptua, gaur egun, literatura eta film askotan erabiltzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. Antonio García y Bellido (1947). «Una colonización mítica de España tras la guerra de Troya. El ciclo legendario de los "nóstoi"». Cuadernos de Historia de España: 106-123.
  2. Bonifazi, Anna. (2009). «Inquiring into Nostos and Its Cognates» American Journal of Philology 130 (4): 481–510.  doi:10.1353/ajp.0.0078. ISSN 1086-3168. (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  3. (Ingelesez) The Theme of Returning Home in Ancient Greek Literature: The Nostos of the Epic Heroes – Bryn Mawr Classical Review. (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).

Kanpo estekak aldatu