Norobirusak Norovirus generoan sailkatzen diren birusak dira, Caliciviridae familiako partaide direnak. Genero honetan espezie bakarra dago gaur egun (2014an): Norwalk birusa, serotipo desberdinak dituena.

Norobirus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaOrthornavirae
FilumaPisuviricota
KlaseaPisoniviricetes
OrdenaPicornavirales
FamiliaCaliciviridae
Generoa Norovirus
[[|]]
Datu orokorrak
GaixotasunaGastroenteritisa

Norobirusak giza-patogenoak dira. Gastroenteritis akutua eragiten dute, errotabirusekin batera janari-intoxikazio birikoen eragile nagusiak izanik. Sortzen duten gastroenteritisa gorotz-aho bidetik transmititzen da: edateko ura eta prestatu gabeko janari kutsatuak (arrainak, batez ere) dira gaitzaren sorburua. Janari-intoxikazio gehienetan gertatu ohi bezala, neurri higieniko kaskarrek beherako epidemikoak sortzen dituzte: zeharkako kutsadura, kozinatu gabeko janarien kontsumoa, eta higienerik gabeko elikagaien manipulazioa birusaren eramaileen aldetik, besteak beste.

Errotabirusen aldean, norobirusek adin guztietako jendea infektatzen dute (errotabirusek umeengan sortu ohi dituzte gastroenteritisak)

Egitura aldatu

Norobirusek harizpi bakarreko RNA dute material genetiko gisa. Birus txikiak dira, eta biluziak (ez dute kanpoko bilgarririk). Geruza lipidikoa ez dutenez, erresistenteak dira alkohol, eter eta detergenteekiko, baina kloroak akabatzen ditu.

Patogenia aldatu

Birus hauek sortzen duten gastroenteritisak 24-48 orduko inkubazio epea du. Goragaleak, beherakoak, gorakoak eta sabeleko mina dira sintoma nagusiak. Baita sukar arina eta nekea ere. Gaitza ez da larria, eta bost egunetako epean berez sendatzen da. Adineko jendeak eta osasun egoera oso kaskarra dutenek besterik ez dute arrisku berezirik. Birusak sortzen duen immunitatea ahula da, sei hilabete inguru besterik ez baitu irauten.

Kanpo estekak aldatu