Norlandshest edo Norvegiako zaldia euskaraz, (norvegieraz: Lyngshest), Norvegiako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Norlandshest
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Norvegia
SinonimoakNorvegiako zaldia. Northland Poni. Nordlandshest. Lyngshest

Arrazaren jatorria ezezaguna da, baina argi dago Lyngen eskualdean kokatzen dela, handik bere izenetariko bat. Norvegiako zaldi arrazarik txikiena da. Baliteke Fjord zaldiaren kasuan bezala, bere arbasoak antzinako tartariar poniak izatea.

Arrazaren historia

aldatu
 
zaldiaren irudia Lyngenen armarrian

Esan bezala arrazaren jatorria misterio bat da, baina ikerlari gehienak bat datoz esaterakoan zaldi hauek ekialdetik sartu omen zirela Norvegian, eta han eskualde ezberdinetan garatu zirela. Hau dela eta, eremu bakoitzaren ingurumenaren arabera, arrazaren mota ezberdinak sortu dira[1].

Egun arrazraen 3.000 abelburu daudela uste da. Hau dela eta, Equus Survival Trust elkarteak zaldi arrazak sailkatzeko erabiltzen duen estimazioen arabera, Nordlandshest ponia arrisku gutxiko egoera dago.

 

Kanpo estekak

aldatu

Bideoak

aldatu

Erreferentziak

aldatu