Nonnebakken

Nonnebakken Odensen (Danimarka) dagoen muino baten izena da, antzina eraztun itxurako gotorleku bat egon zena.

Nonnebakken
Nonnebakken.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
Eskualdea Hegoaldeko Danimarka
UdalerriaOdense Municipality
Koordenatuak55°23′31″N 10°23′21″E / 55.3919°N 10.3892°E / 55.3919; 10.3892Koordenatuak: 55°23′31″N 10°23′21″E / 55.3919°N 10.3892°E / 55.3919; 10.3892

EtimologiaAldatu

Nonnebakken izenak "monjeen muinoa" esan nahi du.

HistoriaAldatu

Gotorleku bikingoa 975 urtearen inguruan eraiki zen Svend I.a "Bizar zatitua" errege zela. Muinoaren azpialdetik pasatzen den Odense ibaia eta gertu dagoen Odenseko fiordoa kontrolatzeko altxatu zen. Gotorlekuak eta 120 metrotako diametrodun eraztun itxura zuen.

Monje beneditarrak egon ziren hurrena XII. mendera arte. Ondoren eliza berria eraiki zuten Odense ondoko Dalum herrixkan. 1598an Georg Braun topografoak idatzitako Civitates Orbis Terrarum lanean agertzen da Odenseren mapan.

IndusketakAldatu

1775 eta 1889an hainbat aurkikuntza egin baziren ere, egitura guztiaren osaketa 1953an burutu zen. 1988an kableak sartzeko zangak egiterakoak aurkikuntza berriak egin ziren. 2002an abade-etxe beneditarraren zatiak aireratu ziren.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu