Nitrito
Nitrito bere molekulan NO2- ioi bat edo gehiago dituen gatza da. Nitritoak azido nitrosoaren gatzak edo esterrak dira. Beraz, nitrito organiko eta ez-organikoak daude; lehenengoen artean, sodio nitritoa da ezagunena. Nitrito organikoen artean, ezagunak dira bestalde amilo nitritoa, trinitroglizerina eta manitola. Sintesi organikoan erabiltzen dira. Terapeutikan oso erabiliak izan dira nitrito batzuk, odol-hodiak zabaltzeko gaitasuna dutelako eta hipotentsioaren eragile direlako. Toxikoak dira.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.