Azido nitroso
HNO2 formulako konposatua. Azido ahul eta ezegonkorra da, disoluzioan eta gas-forman soilik dagoena. Gatzek (nitritoek) garrantzi handia dute
Azido nitrosoa HNO2 formula duen konposatu kimikoa da.
Azido nitroso | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | HNO2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | Nitrogeno, hidrogeno eta oxigeno |
Mota | monoprotic acid (en) ![]() ![]() ![]() |
Ezaugarriak | |
Azidotasuna (pKa) | 3,2 (25 ℃) |
Fusio-puntua | 42,35 ℃ |
Irakite-puntua | 158 ℃ |
Masa molekularra | 47,001 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | IOVCWXUNBOPUCH-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 7782-77-6 |
ChemSpider | 22936 |
PubChem | 24529 |
Gmelin | 25567 |
ChEBI | 983 |
ChEMBL | CHEMBL1161681 |
ZVG | 5480 |
EC zenbakia | 231-963-7 |
ECHA | 100.029.057 |
MeSH | D009608 |
Human Metabolome Database | HMDB0002786 |
UNII | T2I5UM75DN |
KEGG | C00088 |
Ezaugarriak
aldatuAzido ahul eta ezegonkorra da. Ur-disoluzioan bakarrik ezagutzen da, eta isolatzeko ahaleginak egiten direnean, deskonposatu egiten da. Honela:
4 HNO2 → 2 HNO3 + N2O + NH2O
edo honela:
2 NO2 → NO2 + NH2O
Hala ere, azido nitrosoaren gatzak, nitritoak, oso egonkorrak dira. Azido nitrosoaren disoluzioak erreduktoreak eta oxidatzaileak dira aldi berean. Azido nitrikoa, ur oxigenatua, permanganatoa eta bioxido metalikoak erreduzitzen ditu, eta potasio ioduroa, azido sulfurosoa eta gatz ferrosoak oxidatzen.
Erabilera
aldatuTindagaien industrian oso erabilia da diazorreakzioetan, eta haren gatzak, nitritoak, konposatu komertzialak dira, garrantzi handikoak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.