Ireki menu nagusia

Nisha Ayub (Malaka, Malaysia, 1979ko apirilaren 5a) pertsona transgeneroen eskubideen aldeko malaysiar ekintzailea da.[1]

Nisha Ayub
Nisha Ayub of Malaysia (26050451621).jpg
Bizitza
Jaiotza Malaka1979ko apirilaren  5a (40 urte)
Herrialdea  Malaysia
Jarduerak
Jarduerak feminista
Jasotako sariak

BiografiaAldatu

Malakan jaio zen 1979an. Nahiz eta gizon jaio, bere burua emakumetzat dauka. 2000n Malaysiako erlijio-poliziak Ayub atxilotu zuen emakumez janzteagatik eta emakumezko jarrera izateagatik; hots, bertako xarian oinarritutako legedia urratu zuelakoan. Hori zela eta hiru hilabetez gizonezkoentzako kartzela batean espetxeratu zuten. Kartzelaldian zehar presozainen eta beste espetxekiden sexu jazarpena pairatu zuen.[1]

Espetxetik irtendakoan transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile bihurtu zen. 2010ean Justice for Sisters erakundearen sortzaileetako bat izan zen. 2014an SEED Fundazioa sortu zuen.[1]

2016an Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Sailak Adoredun Emakumeen Nazioarteko Saria eman zion, bere lana goraipatuz. Gainera sari hori jaso zuen lehenendabiziko pertsona transgeneroa izan zen.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d   Oria, Jose Angel (2016-06-18) «Askotan jazarpenaren biktima izan diren transgeneroak, eskubideen aldeko lanean» Gaur8 . Noiz kontsultatua: 2017-09-20 .


  Artikulu hau Malaysiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.