Nino Bravo

abeslari espainiarra

Luis Manuel Ferri Llopis, askoz ezagunagoa Nino Bravo ezizenez (1944ko abuztuaren 3a, Aielo de Malferit, Valentzia1973ko apirilaren 16a, Villarrubio, Cuenca) espainiar abeslari bat izan zen.

Nino Bravo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Manuel Ferri Llopis
JaiotzaAielo de Malferit1944ko abuztuaren 3a
Herrialdea Espainia
HeriotzaVillarrubio1973ko apirilaren 16a (28 urte)
Hobiratze lekuaValentziako hilerri nagusia
Heriotza moduaistripuzko heriotza: auto istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta estudioko musikaria
Izengoitia(k)Nino Bravo
Genero artistikoamusika arina
balada erromantikoa
Pop barrokoa
Ahots motadramatic tenor (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaPolydor Records

ninobravo.net
IMDB: nm1397416 Musicbrainz: 2b5e746c-f565-4a29-9fae-ed1d914e9070 Discogs: 388516 Find a Grave: 7033606 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Valentziako Aielo de Malferiten jaioa, txikitan hiriburura joan zen bizitzera bere gurasoekin. Gaztea zela hasi zen abesten, garai hartako hainbat musika taldetan (Los Hispánicos, Los Superson...), bere zaletasuna bitxidendako ogibide batekin uztartuz.

1968an bakarlari moduan agertzen da lehenbizikoz Vall de Uxóko abesti jaialdian.

Hurrengo urtean bere lehenengo disko bakuna kaleratu zuen, harrera oso apala izan zuena. 1970ean, baina, "Te Quiero, te quiero" izeneko LP grabatu zuen. Diskoari izena ematen zion gaiak -Augusto Alguerók konposatua- arrakasta itzela eskuratu zuen eta Espainiako eta Hego Amerikako agertoki garrantzitsuenen ateak zabaldu zizkion.

1971ean Eurovision Abesti Lehiaketaren aukeraketa prozesuan parte hartu zuen, eta 2. tokian geratu zen Karina abeslari ospetsuaren atzean.

1972an, "Un beso y una flor" LParekin, garai hartako abeslari intimista eta erromantiko nagusienetako bat bihurtu zen. Diskoak salmenta bikainak lortu zituen Espainian zein Hego Amerikan.

Bere karrera musikalaren gailurrean zela, heriotzarekin topo egin zuen ezustean 1973ko apirilean, kotxe istripu baten ondorioz.

Kritiko askoren ustez bere ahotsaren indarrak eta tinbreak ez zuen parekorik 60ko eta 70eko hamarkadetako abeslarien artean [1]

Diskografia

aldatu

Estudioko diskoak

aldatu

Bildumak

aldatu
  • 1973 Nino Bravo
  • 1973 Nino Bravo
  • 1973 Los Artistas Españoles a Nino Bravo (omenaldi kontzertua)
  • 1974 Nino Bravo
  • 1974 Nino Bravo
  • 1975 Lo Mejor de Nino Bravo
  • 1976 Nino Bravo (Super 20)
  • 1980 La Voz de Nino Bravo
  • 1981 El Ayer de Nino Bravo
  • 1981 Tus Canciones Favoritas «Quién eres tú»
  • 1983 Los Grandes Éxitos de Nino Bravo, Vol. 6
  • 1985 Érase Una Vez... Nino Bravo
  • 1988 Nino Bravo
  • 1990 30 Grandes Éxitos Originales
  • 1992 Nino Bravo
  • 1995 50 Aniversario
  • 1995 Aniversario 1945-1995
  • 1997 Duetos 2
  • 2002 Esa será mi casa y otros grandes éxitos
  • 2002 Homenaje a Nino Bravo
  • 2003 Sus Tres Primeros Lp's
  • 2003 30 Años
  • 2003 Todo Nino, La Obra Completa de Nino Bravo
  • 2004 Colección Universal.es
  • 2005 Éxitos
  • 2005 N1NO, Todos Los Números 1 de Nino Bravo
  • 2005 Éxitos, Vol. 2
  • 2006 N1NO, Todos Los Números 1 de Nino Bravo
  • 2009 Sus 50 Mejores Canciones
  • 2009 Nino Bravo·40 Años Con Nino
  • 2011 2x1 Nino Bravo
  • 2012 30 Canciones de Oro
  • 2013 Nino Bravo: En Libertad By La Casa Azul

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nino Bravo