Night Train to Lisbon (filma)
Night Train to Lisbon (euskaraz: «Gaueko Trena Lisboara»), 2013ko Bille August daniarrak zuzendutako film dramatikoa da. Pascal Mercier suitzarrak idatzitako 2004ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Jeremy Irons, Lena Olin, Jack Houston, Martina Gedeck, Nicolau Breyner, Bruno Ganz, Christopher Lee, Charlotte Rampling, Melanie Laurent, Tom Courtenay, August Diehl, Burghart Klaußner, Filipe Vargas eta Adriano Luz aktoreek antzeztu zuten.
2013ko Berlingo Zinemaldian estreinatu zen.
Sinopsia
aldatuSuitza, Berna hiriburua, Raimond Gregorius (Jeremy Irons) latin irakasleak Kirchenfield zubiam Aar ibaira jauzi eginez bere buruaz beste egitera doan portugaldar emakume gazte bat topatu eta azken unean besotik eutsiz bizia salbatuko dio. Harekin batera eraman, baina neska desagertu egingo da, arrasto bakar bezala bere xira eta Amadeu do Prado portugaldar idazlearen liburua lagaz. Raimonderi gertatutakoak jakinmina piztu eta duela urtetatik atsekabetzen duten gaiei buruzko liburu hura idatzi duen idazlea ezagutzeko asmoz Lisboara doan trena hartuko du.
Aktoreak
aldatu- Jeremy Irons: Raimund Gregorius
- Lena Olin: Estefânia
- Mélanie Laurent: Estefânia gaztea
- Jack Huston: Amadeu do Prado
- Martina Gedeck: Mariana
- Nicolau Breyner: Silva
- Bruno Ganz: Jorge O'Kelly
- August Diehl: Jorge O'Kelly gaztea
- Christopher Lee: Aita Bartolomeu
- Filipe Vargas: Aita Bartolomeu gaztea
- Charlotte Rampling: Adriana do Prado
- Beatriz Batarda: Adriana do Prado gaztea
- Tom Courtenay: João Eça
- Marco d'Almeida: João Eça gaztea
- Burghart Klaußner: Prado epailea
- Adriano Luz: Rui Luís Mendes, “Lisboako Harakina”
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)