Nicolasa Montt de Marambio

idazle txiletarra

Nicolasa Montt Barros (Freirina, Txile, 1857 - Santiago, 1924), txiletar olerkari bat izan zen. Ezkondu ostean, Nicolasa Montt de Marambio izena hartu zuen. Eskualdeko egunkarietan eta liburuetan argitaratu zituen bere lanak eta Frantziako idazle ezagunen lanak ere itzuli zituen Atacamako Mercedes Marín del Solar eta Rosario Orrego Castañeda idazleekin batera, Txileko emakume olerkari eta idazleen aitzindaritzat hartzen da.[1][2][3]

Nicolasa Montt de Marambio

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNicolasa Montt Barros
JaiotzaFreirina, 1857
Herrialdea Txile
Heriotza1924 (66/67 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Nicolás Marambio Montt (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Genero artistikoaolerkigintza

Biografia

aldatu

Familia

aldatu

José Antonio Montten eta Beatriz Barrosen alaba izan zen.[4] Nicolás Marambiorekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituen. Haietatik bat, Nicolás Marambio Montt (1886-1936), abokatua izan zen. Txileko diputatu eta senatari izateagatik ezaguna izan zen. Alabak aipatzen ez diren arren, ez dugu ahaztu behar idazleak berak bere alabei eskeinitako liburuak.

Jarduera

aldatu

Bere lehenengo lanak 1891-1901 urteen artean agertu ziren. Garai hartan, Mercedes Belzú de Dorado, Rosa Araneda, Victoria Sainte-Marie, Sara María García de Arias, Graciela Sotomayor, Laura Bustos eta Cristina Otaeguiren testuak argitaratu zituen.[5] Bere idazkeran ere aitzindaria izan zen, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran Txileko kultura-espazioetan emakumerik ez zegoelako. Garai hartan patriarkalismoa nagusi zen Txileko erakunde politiko eta sozial guztietan.[6]

La Voz del Elqui (1896-1909), El Coquimbano y en Revista del Norte (1899) egunkarietan idatzi zuen. Emakume batek zuzendutako lehen egunkarietako batean ere parte hartu zuen: Evolución. Periódico nacional femenino: ciencias, literatura, artes, sociología, educación y cultura (1920-1921), egunkari honen zuzendaria Sofía de Ferrari Rojas izan zen eta Santiago hirian argitaratzen zuten.[7][8]

Lan horretaz gain, itzulpenak ere egin zituen. Itzulpenetan idazle frantziarren testuak landu zituen batez ere. Adibidez, Enrique Χence eta Nanine Sauvestre.

  • 1897an, bere lehen poema bilduma argitaratu zuen: Rejina, Bere alaba Julia Elisari eskaini zion bere urtebetetzean.
  • 1902an bere bigarren poesia liburua agertu zen, Carlota y Luisita o las dos hermanas, bere alaba Berta Carmelarentzat idatzi zuen.
  • 1906an, Páginas intimas argitaratu zuen, 1887 eta 1905 urteen artean idatzitako poema, ipuin, saiakera eta kazetaritza kroniken zati bat bildu zuen liburu honetan,

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu