Sir Nicholas Alexander Faldo (Welwyn Garden City, Hertfordshire, 1957ko uztailaren 18a) ingeles golf-jokalari profesionala da. Oso berandu hasi zen golfean (16 urte bete arte txirrindulari izan zen), baina 1990ean munduko golf-jokalari onenetako bat izatera iritsi zen. 1977an lortu zuen lehenengo titulu profesionala, eta gaur egun 38 titulu ditu guztira. Hiru aldiz irabazi du Britainiako Irekia eta bi aldiz Estatu Batuetako Mastersa. Ibilbide profesional ia osoan munduko lehen postuetan egon da. Ryder Cupa irabazi zuen 1985, 1987, 1989 eta 1995ean. Europako nahiz Ameriketako zirkuituetan jokatu du. Europako zirkuituan, urteko jokalari izan zen 1989, 1990 eta 1992an, eta Estatu Batuetako zirkuituan, 1990ean.

Nick Faldo

Bizitza
JaiotzaWelwyn Garden City1957ko uztailaren 18a (66 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Houston (en) Itzuli
Sir Frederic Osborn School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria eta enpresaburua
Pisua88 kilogramo
Altuera191 zentimetro
Jasotako sariak

nickfaldo.com
Facebook: OfficialSirNickFaldo Twitter: nickfaldo006 Instagram: faldo006 Youtube: UCZSc-STVkQOro88wxzLNiGQ Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nick Faldo