Nicanor Narbarte
Nicanor Narbarte Iraola (Donostia, 1892ko urtarrilaren 10 – Irun, 1970ko urtarrilaren 10), kirolzale eta euskalzale, frankismoaren azken hamarkadan oso irakurria izan zen euskal abizenei buruzko liburua idatzi zuen.
Nicanor Narbarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1892ko urtarrilaren 10a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Irun, 1970eko urtarrilaren 10a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria eta idazlea |
Biografia
aldatuNahiz eta jatorriz donostiarra izan zen Irunen bizi izan zen eta bertako komertzioan lan egin zuen. Gazte garaian pilotaria izan zen eta, ondoren, kirolarekin lotutako elkarte eta erakunde desberdinen bultzatzailea izan zen: Juventud Deportiva Irunesa, Irungo Real Racing Club, Sociedad de la Pelota Vasca, Gipuzkoako eta Espainiako Pilota Federazioak... Elkarte hauen zuzendaritzaren partaidea izan zen.[1] [2] Denbora librean, bestetik, euskalzalea bezala euskararen inguruko ikerketa desberdinak burutu zituen. Garai gogorrak ziren eta horrelako ikerketak aurrera eramatea ez zen gauza erraza izan. Haren liburu bakarra, Diccionario de apellidos vascos (1966), egilearen ikerketen benetako saski-naski bat izan zen non oso gai desberdinak bildu zituen, askotan oinarri zientifiko sendorik gabe. Gaur egungo ikuspuntutik oso liburu bitxia, garai bateko adierazlea.
Diccionario de apellidos vascos
aldatuLiburu honek bost edizioetan arrakasta itzela ezagutu zuen. Aipatu denez, edizio berriek atal berriak jasotzen zituen. Horrela, bosgarren edizioan (1983) beste artean, atal hauek agertzen dira:
- "Etimologia"
- "Significado de los apellidos vascos" (Euskal abizenen esanahia)
- "Árboles, arbustos, plantas" (Zuhaitzak, zuhaixkak, landareak)
- "Antiguedad de la raza vasca y de la lengua vasca" (Euskal arrazaren eta hizkuntzaren antzinatasuna)
- "Los pesacadores" (Arrantzaleak)
- "Colón de Larreátegui"
- ...
Liburua, bertan ematen diren etimologia xelebreak direla eta, nahiko kritikatua izan da. Borondate onez egindako lana bezala ulertu behar da. Egilearen jarrera euskaren apologistarena da eta horren ondorioz uneoro euskal jatorriaren garrantzia azpimarratu nahi du. Jarrera horren muturreko proposamena Kristobal Kolonen euskaltasunaren erreibindikazioa izan daiteke. Narbarteren arabera Kolon Soraluzen (Gipuzkoa) jaio zen eta bere benetako izena Kristobal Maiztegi zen.[3]
Obra
aldatu- Diccionario de apellidos vascos. Iruñea: Editorial Gómez, 1. ed. 1966. ISBN: 84-7081-027-8.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.euskomedia.org/aunamendi/97862
- ↑ Felipe Gómez Alonso Diccionario de apellidos vascos liburuaren aurkezpenean, 7-8 or.
- ↑ 52.or.
Kanpo loturak
aldatu- Luis Mari Mujikak Narbateren liburuari egindako kritikak.