Newtownards

Newtownards (irlanderaz: Baile Nua na hArda, Ulsterko eskozieraz Newton edo Newtonairds) Ipar Irlandan kokatzen den Down konderriko hiria da. 2001eko erroldaren arabera 27.821 biztanle zituen. Bertakoek Ards izena ematen diote.

Newtownards
Baile Nua na hArda
Newtonairds
herria
CIMG1482 ScraboViewNewtownardsAirport.JPG
Administrazioa
Herrialdea  Erresuma Batua
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Flag of county Down.svg Downeko konderria
Posta kodea BT22, BT23
Geografia
Koordenatuak 54° 35′ 28″ N, 5° 40′ 48″ W / 54.591°N,5.68°W / 54.591; -5.68Koordenatuak: 54° 35′ 28″ N, 5° 40′ 48″ W / 54.591°N,5.68°W / 54.591; -5.68
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 02891

GeografiaAldatu

Belfastetik mendebaldera dago Bangorren ondoan hain zuzen ere.

HistoriaAldatu

 
Newtownards.

San Finnianek 545 urtean Movilla monasterioa fundatu zuen gaur egungo Newtownardsen lurretan, baina 824ean vikingoek suntsitu zuten. XII mendean Bangorren menpe zegoen baina Ulsterreko Hugh O'Neillek erasotu eta betirako desagertu zen Movilla asentamendua. 1226an anglo-normandiarrek Nove Ville de Blathewyc sortu zuten baina hau ere XV mendearen erdialdera hutsik gelditu zen.

1605ean Hugh Montgomery eskoziarrak eskuratu zituen lur hauek eta 1606an herri berria sortu zuen, Newtown izenekoa, gerora Netownards bihurtuko zena. Eskoziar kolono ugari ekarri zuen eta herria hazi egin zen. 1798ko Irlandako matxinadan Bangorretik zetozen irlandarrak saiatu ziren hiria eskuratzen baina ezin izan zuten lortu.

1850an Belfastetiko trenbidea iritsi zen eta ordutik hona hiriburuaren lo-hiri bihurtuz joan da.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Scrabo dorrea: Newtownards kontrolatzen duen 30 metrotako dorrea da. 1857an altxatu zuten. Muino batean erasikia, bertatik Newtownards udalerrirako ikuspegi bikainak daude.
  • Somme Heritage Centre: Irlandarrek Lehen Mundu Gerran jokaturiko papera erakusten duen museoa da.
  • Mount Stewart: XVIII mendeko jauregia.

Hiritar ezagunakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu