Mount Stewart

Mount Stewart jauregia Downeko konderriko Newtownardsko udalerritik gertu kokatzen den jauregia da, Ipar Irlandan. Strangford aintziraren ertzean dago, Ards penintsulan.

Mount Stewart
National Trust
Mount Stewart.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ipar Irlanda
County of Northern IrelandDowneko konderria
HerriNewtownards
Koordenatuak54°33′18″N 5°36′29″W / 54.555°N 5.608°W / 54.555; -5.60854°33′18″N 5°36′29″W
Historia eta erabilera
Irekiera2013
JabeaNational Trust
Arkitektura
ArkitektoaJames Stuart (en) Itzuli
Kontaktua
Telefonoatel:+44-28-4278-8387 eta tel:+44 28 4278 8387
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

"Londonderryko markesak" ziren Stewart familiak eraiki zuen jauregia 1820 eta 1839 artean. Robert Stewartek hasi zuen eraikuntza baina 1821ean hil eta bere seme Robertek jarraitu zuen. Hau Cambridgeko Unibertsitatera ikastera joan zenean Charles Vane anaiordeak eskuratu zuen jauregia. Honek bere egoitza nagusi bihurtu zuen eta hau izan zen jauregiaren garairik onena. Eraikina handitu egin zuen familiaren ondasunak gordetzeko hainbat gela gehitu zizkiolarik.

JauregiaAldatu

Gelarik garrantzitsuenak Drawing Room (marrazketa gela) eta Dinning Room (afari gela) dira. Kapera berezi bat ere badu. Familiaren altxorra, arte bilduma eta altzariak benetan ikusgarriak dira.

LorategiakAldatu

Hainbat lorategi ditu jauregiak bere ondoan:

  • Shamrock Garden: Hirusta lorategia.
  • Sunken Garden: Lorategi hondoratua.
  • Spanish Garden: Lorategi espainiarra. Txabola bat ere badu.
  • Italian Garden: Lorategi italiarra.
  • Dodo Terrace.
  • Menagerie: Zoologikoa.

InguruneaAldatu

Inguruko eremuek 40 hektarea osatzen dute. Bertan bereziki aipagarriak diren bi eraikin daude: Haizeen tenploa eta Scrabo dorrea.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu