New Orleans Saints
New Orleans Saints first wordmark.pngNew Orleans Saints logo.svg
Saints uniforms12.png
Taldearen informazioa
Estadioa Mercedes-Benz Superdome
(76.468 ikusle)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak New Orleans, Louisiana
Koloreak Urre Zaharra, Beltza eta Zuria
              
Sorrera 1966
Modalitatea(k) Amerikar futbola
Liga NFL
Webgunea http://www.neworleanssaints.com/
Organigrama
Entrenatzaile nagusia Sean Payton
Kirol-zuzendaria Mickey Loomis
Presidentea Dennis Lauscha

New Orleans Saints (euskaraz: New Orleansko Santuak) National Football Leaguen jokatzen duen amerikar futboleko taldea da. Louisianako New Orleans hiriko taldea da. 1966an sortua izan zen eta Louisiana Superdome futbol-zelaian jokatzen dute. 2010ean irabazi zuten lehendabiziko aldiz Super Bowla.

HistoriaAldatu

2005eko Katrina urakanaAldatu

2005eko Katrina urakanak gogor astindu zituen Louisianako eta Mississippiko estatuak hondamendi izugarri bat sortuz. Horrek, New Orleans Saints taldeari aldi baterako kokaleku berri bat bilatzera behartu zuen, New Orleans hiria txikiturik baitzegoen. Azkenean, San Antonion, Texasen, kokatu ziren nahiz eta partidu batzuk Baton Rougen, Louisianako hiriburuan, jokatu zituzten. Denboraldi horretan 3 partidu irabazi eta 13 galdu zituzten.

Tom Benson taldearen jabeak New Orlean Saints taldea Los Angelesera betirako eramateko zorian egon zen, baina NFLk galarazi zuen.

XLIV. Super BowlaAldatu

2010ean Super Bowl izeneko National Football Leagueren txapelketaren finala jokatu zuten Miamin, Floridan, Indianapolis Colts taldearen aurka eta 31-17 irabazi zuten, taldearen lehenengo txapelketa lortuz.

PalmaresaAldatu

- Super Bowl: 1

  • 2009 (XLIV)

- Konferentziako Txapeldunak: 5

- Dibisioko Txapeldunak: 17

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu