Neska perlarekin
Neska perlarekin (nederlanderaz: Meisje met de parel) XVII. mendean, Jan Vermeerrek egindako olio-pintura da.
Ikerketak
aldatuVincent Icke astronomo eta artista holandarrak Jan Vermeer margolariaren Neska perlarekin (1665) koadroa ikertu du eta New Scientist aldizkarian argitaratu du ikerketaren ezusteko emaitza. Bertan azaltzen duenez, koadroko neskaren belarrian ez dago perlarik. Ickeren arabera, ez da ohikoa perla naturalek tamaina hori izatea eta nakarrak distira zuriagoa, apalagoa izan beharko luke. Hortaz, belarritakoa zilar edo eztainu landuzkoa izango zen seguruenik, edo bernizatutako Veneziako kristalezkoa, bestela[1].
Margolanaren jatorrizko izenek Ickeren teoria babesten dute. Delfteko artistaren lanen inbentariorik zaharrenean (1676), izenburu honekin ageri da: Turkiar estiloko erretratua. Ondoren Neska turbantearekin edo Neskaren burua ere esan zioten. Neska Perlarekin izenburua ez zen lehenengoz 1995 arte azaldu[1].
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b «Neska perlarik gabe» Argia 2015/01/25., CC-BY-SA lizentzia