Nerea Pagaldai

Biologoa

Nerea Pagaldai Agiriano (Arrasate, Gipuzkoa, 1993ko ekainaren 21a) biologo euskalduna da, etologian (animalien portaeran) espezializatua.[1][2]

Nerea Pagaldai
Bizitza
JaiotzaArrasate1993ko ekainaren 21a (31 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea gradu : biologia
Pablo de Olavide Unibertsitatea master
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiologoa

Inguma: nerea-pagaldai-agiriano

Bizitza

aldatu

2011. urtetik 2015. urtera Euskal Herriko Unibertsitateko biologiako gradua egin zuen. Ondoren, 2015-2016 ikasturtean animalien porteran masterra egin zuen Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean. Geionformatika eta analisi geoespazialeko ikasketak ere egin ditu.[3] ARANZADI Zientzia Elkartean eraztuak jartzen aditua da eta doktoregaia 2019ko urtarriletik Donostian.[4] Bere tesian, urubiaren (gaztelaniaz cárabo común) portaerak eta mugimenduak ikertzen ditu, erradiofrekuentzien bidez GPS igorleekin markatutako urubien jarraipena eginez.[5][6] Urubia gaueko harraparirik arruntena da Iberiar penintsularen iparraldean, bai basoetan bertan, bai eremu ireki zein gizatiartuagoetan (hirietan, adibidez). Oparotasun hori eta pertsonekiko hurbiltasuna gorabehera, oraindik ere hutsune handiak daude espezie horren biologiari buruz. Beraz, Nerea Pagaldairen eta haren taldearen ikerkuntzak oso baliagarriak izango dira espezie horren portaerei buruz dagoen ezjakintasuna gutxitzeko.[5]

Ibilbide profesionala

aldatu

2017ko martxoan Tolosako Mankomunitatearentzako lan batean jardun zuen hiru hilabetez, Tolosaldeko herrietako zabor organikoaren karakterizazioan lan praktikoa zein txostenak idazten.[4]

Lan egin izan du Artelatz Ingurumen Zerbitzuetan Arantzazuko parketxean gia gisa ia bi urtez 2017ko uztailetik, eta Zegamako parketxeetan gida lanak eginez, eta 2021ean Arantzadi elkartearentzat lan egin zuen urubiek hirietan duten portaeraz, erradiofrekuentzien bitartez ikerketa egiten.

2018ko ekainetik uztailera mozolo arruntaren (Athene noctua) Gipuzkoako zentsoa egiten jardun zuen. Zentso hori, EAE mailan egin zen harrapari gautarren zentsoaren barruan kokatu zen. Urte berean Legazpin Zaldian ibiltzen ikasteko klaseak eman zituen.[4]

Hainbat boluntario lanetan jarduten du, besteak beste, hegaztien eraztunketa zientifikoa Txepetxa eraztun-taldean, hegaztien eta ugaztunen kontaketa Arkamurka Natur Taldea, RealSEO/BirdLife zentsua (2013tik), Ur-zozketaren errolda ARANZADI Zientzia Elkartea (2015etik), hegaztien eraztun zientifikoa Doñanako Estazio Biologikoan (2016tik).[4]

Zientzia dibugatzailea da.[7] Bere gaiari lotutako hainbat artikulu argitaratu ditu.[8]

Argitalpenak

aldatu
  • 2015eko abenduan, Spatio-temporal overlap between local and non-local reed warblers Acrocephalus scirpaceus during the autumn migration period (Udazkeneko migrazio-aldian, Acrocephalus scirpaceus babesle lokalen eta ez-lokalen arteko espazioa eta denbora gainjartzea). Juan Arizarekin batera.[4][9]

Erreferentziak

aldatu
  1. «2022ko Elhuyar egutegia | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  2. Nerea Pagaldai | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  3. (Gaztelaniaz) «Bióloga especializada en el comportamiento animal» EITB 2023-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  4. a b c d e ISSN https://es.linkedin.com/in/nerea-pagaldai-96538212a..
  5. a b «7-Nerea Pagaldai Agiriano» Bizilabe (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  6. «Nerea Pagaldai biologoa: "Urubiek kontrol lana egiten dute, gauez saguak janez"» EITB 2022-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  7. «Topaketako antolatzaileak: Nerea Pagaldai Agiriano» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  8. (Gaztelaniaz) «Nerea Pagaldai» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  9. Pagaldai, Nerea; Arizaga Martínez, Juan. (2015). «Solapamiento espacio-temporal de carriceros comunes "Acrocephalus scirpaceus" locales y no locales durante el periodo de paso posnupcial» Ardeola 62 (2): 343–350. ISSN 0570-7358. (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).

Kanpo estekak

aldatu