Nerbio-sistema sinpatiko

Nerbio-sistema autonomoko bi zatietako bat, erraiak eta odol-hodiak inerbatzen dituena eta parasinpatikoaren aurkako efektuak dituena.
Nerbio sistema sinpatiko» orritik birbideratua)

Nerbio-sistema sinpatikoa nerbio-sistema autonomoaren zati bat da.

Nerbio-sistema sinpatiko
Xehetasunak
Honen parteNerbio-sistema autonomoa
Identifikadoreak
Latinezpars sympathica
MeSHA08.800.050.800
TAA14.3.01.001
FMA9906
Terminologia anatomikoa

Bizkarrezurraren albo banatan luzatzen diren orno alboetako hodiek osatzen dute. Bizkarrezur nerbioekin sorta komunikatzaileen bidez lotzen dira, honela, bizkarrezur muineko nukleo begetatiboek zuntzak bidaltzen dituzte gongoil sinpatikoetara eta hauek gongoil ondoko zuntzak bidaltzen dituzte bizkarrezurreko nerbioetara. Akzioa adar aferente batekin eta beste bat eferentearekin egiten da arku islada baten bidez.

  • Adar eferentea: Bizkarrezur-muinaren alboko adarretan sortzen da, izaera sinpatikoa du eta aurrealdeko erroaren bidez igarotzen da, ondoren erro hau utziz gongoil sinpatikoak doaz, adar komunikatzaile zurien bidez. Gongoil sinpatikotik gongoil ondoko zuntzak ateratzen dira:
    • Batzuk gongoil sinpatikoan sinapsia egin ondoren bizkarrezurreko nerbiora itzultzen dira, enbor hau "adar komunikatzaile grisa" deitua da. Bizkarrezurreko nerbioari lagunduz egitura guztietara iristen da.
    • Beste batzuk hodiekin doaz eta hauekin batera nerbiotzen dituzten eremuetara iristen dira. Hodi inguruko adarrak dira.
    • Azkenik faszikuluak edo nerbio esplankniko edo erraietakoak daude, erraietatik banatzen direnak.
  • Adar aferentea: errai zuntzek kate sinpatikoa zeharkatzen dute adar komunikatzaile zuriaren bidez, eta bizkarrezur nerbiora iristen dira. Neuronaren gorputza bizkarrezur gongoilean dago, atzealdeko adarretan amaituz.
  • Tarteko neuronek ixten dute arku hau, atzealdeko adarrak alboetakoekin lotuz.

Funtzioak aldatu

Begi-niniak dilatatzen ditu, bihotz taupaden maiztasuna eta indarra handitzen du, bronkioak zabaltzen ditu, urdaileko uzkurdurak gutxitzen ditu eta giltzurrungaineko guruinak estimulatzen ditu. Psikologiaren aldetik akziorako prestatzen gaitu. Nerbio-sistema sinpatikoaren funtzionamendua neutroa ez den emozio estimulu baten psiko nabaritze batekin lotua dago. Hiperhidrosia edo aurpegiko, besapeetako eta eskuetako gehiegizko izerditzea sistema sinpatikoaren gehiegizko estimuluarekin zuzenean lotua dago.

Sistema honen funtzionamendu desegokia edo nerbio-sistema parasinpatikoarekin harreman desegoki bat izateak disautonomia izen orokorrean batutako zantzu ezberdinak eragin ditzake.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu