Hiperhidrosia[1] gorputzean izerdi gehiegi sortzen duen gaixotasuna da,[2] modu kronikoan, harreman pertsonalak eta jarduera sozialak baldintzatzen dituena.[3] Alterazio hori haurtzaroan edo pubertaroan hasi ohi da, eta bizitza osoan irauten du, tratamendurik egiten ez bada. Kalkuluen arabera, biztanleen %3k lehen mailako hiperhidrosia du; berdin eragiten die gizonei eta emakumeei. Kaltetuen %40k ere familiako beste kide bat du nahasmendu berarekin, eta, beraz, gaixotasun hereditarioa da.
↑Vary, JC Jr. (2015eko azaroa). «Selected Disorders of Skin Appendages-Acne, Alopecia, Hyperhidrosis» The Medical Clinics of North America 99 (6): 1195–1211. doi:10.1016/j.mcna.2015.07.003. PMID26476248..