Nemania serpens Xylariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Nemania serpens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaXylariales
FamiliaXylariaceae
GeneroaNemania
Espeziea Nemania serpens
Gray, 1821

Sinonimoa: Hypoxylon serpes.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: Oso itxura aldakorra du, globo formako estroma bat du, beste batzuekin elkartzen dena, luze samarrak diren garatxo-azal irregularrak osatuz, beltzaxka kolorekoak eta hazten diren euskarriaren gainazalean hedatzen dira.[2]

Etimologia: Serpens epitetoa, sigi-saga egiten duela esan nahi duen "sérpo" hitzetik dator. Erreztari eta zeharka-meharka hazten delako.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Hypoxylon multiforme delakoarekin nahas daiteke, hau batez ere urkiaren azalaren gainean hazten da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean eta neguan, hostozabalen eroritako adarretan. Ohikoa.

Banaketa eremua

aldatu

Mundu osoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 816 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

aldatu