Neisseria

Neisseriaceae familiako bakterio gram-negatiboen generoa; aerobioak dira, zelula kokoideak pareka agertzen dira eta ugaztunen bizkarroiak dira. Talde horretakoak dira gonokozia eta meningitisa eragiten duten bakterioak

Neisseria generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, koko itxura dutenak. Sarritan koko-bikoteak eratzen dituzte (diplokokoak).

Neisseria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaBetaproteobacteria
OrdenaNeisseriales
FamiliaNeisseriaceae
Generoa Neisseria
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Genero honetan sailkatzen diren espezie guztiak ostalari baten barruan bizi dira (gizakia ala animaliak); Neisseria batzuk patogenoak dira, baina gehienak arnas traktuko komentsal ez-kaltegarriak izaten dira.

Aerobioak dira, oxidasa eta katalasa positiboak eta ez- mugikorrak.

Patogenoen taldean bi espezie hauek sailkatzen dira:

  • Neisseria gonorrhoeae (gonokokoa), gonokoziaren eragilea. Gaitz hau harreman sexualen bidez kutsatzen da, eta gaixotasun benereoen artean ohikoenetariko bat izaten da.

Neisseria patogenoek eskakizun nutritibo zorrotzak dituzte, laborategian kultibatu ahal izateko hazkuntza-inguru aberatsak eskatuz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neisseria Aldatu lotura Wikidatan