Neferites I.a
Baenra Merynecheru Nayfaarudye edo Neferites I.a, Egiptoko XXIX. dinastiako lehen faraoia izan zen, Mendestarra deitua, Mendes baitzen bere sorgunea eta hiriburu berri bezala aukeratutako hiria. K.a. 398tik K.a. 392 arte gobernatu zuen.
Neferites I.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ezezaguna | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 393 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Mendes | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XXIX. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Manetonek, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera, Neferites deitzen du, sei urteko erregealdia izan zuela aipatuz. Kronika Demotikoan aipatzen da.
Neferites, herrialdea baketzea lortu zuelako faraoi baloratu bat izan zen, bere erregealdiaren hasieran setiatua egon zena. Bere aurreko faraoia izan zen Amirteogandik, Asia inbaditu zuen Esparta hiri greziarrarekin koalizio hitzarmen bat eta Persiaren aurkako gerra bat heredatu zituen.
Koalizio hau, Egiptorentzat abantailaz betea zegoen, pertsiarrak lanpetuta mantendu baitzituen. Trukean, Egiptok, Espartari, alea eta ehun gerraontzirentzako ekipamendua bidaltzeko konpromezua hartu zuen. Zoritxarrez, hauek garraitzen zituen flota, Rodas uhartera gerturatu zen, Persiarekin aliatu zela jakin gabe, eta kargamendua etsaiak konfiskatu zituen.
Bere erregealdia laburra izan bazen ere, zenbait erakuntza egitasmo abiarazi zituen, Karnakeko Amon jainkoaren tenplua ixteko harresi bat, bere ondorengo faraoiek amaitu zutena.
Neferites K.a. 392an hil zen, eta Mendesen lurperatua izan zen, berak hiriburu bezala aukeratu zuen hiria. 1992an faraoi honen sarkofagoa aurkitu zuten arkeologoek, eta hilobia, pertsiarrek Egipto K.a. 342an birkonkistatu zutenean suntsitua izan zela ikusi zuten.
Neferitesen ondorengoa, Akoris izan zen, honen erregealdia Psamutisek eten zuelarik, oraindik ezagutzen ez den arrazoiren batengatik matxinatu zena. Biak ziren aurreko erregearen senideak. Akoris gailendu zen azkenik.
Eraikinak
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neferites I.a |
Aurrekoa Amirteo |
Egiptoko faraoia Egiptoko XXIX. dinastia |
Ondorengoa Mutis, Psamutis, Akoris |