Neeraj Chopra (Panipat, 1997ko abenduaren 24a) xabalina jaurtitzaile indiarra da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen[1].

Neeraj Chopra

(2022)
Bizitza
JaiotzaPanipat barrutia1997ko abenduaren 24a (26 urte)
Herrialdea India
Lehen hizkuntzahindia
Hezkuntza
HizkuntzakHaryanvi (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakxabalinaria
Atletismoa
Kirol diziplinak xabalina jaurtiketa
track and field (en) Itzuli
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Jasotako sariak

Twitter: Neeraj_chopra1 Instagram: neeraj____chopra IAAF: 14549089 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

Indian ohikoa den bezala gaztetan kriketean jokatzen hasi zen Neeraj Chopra. Gizena zegoela eta, osabak Panipat barrutiko Kirol bulegoan eman zuen haren izena eta xabalina jaurtiketan espezializatu zen[2]. 2012an Indiako gazte mailako txapelduna izan zen eta 2014an eta 2015ean gazte mailako Indiako errekorrak hautsi zituen.

2016an Asia hegoaldeko txapelketa irabazi zuen eta gazte mailako munduko txapelketan urrea[3] eta Asiakoan zilarra eskuratu zituen. Ez zuen ordea Rioko Olinpiar Jokoetarako gutxieneko marka lortu. Ordutik aurrera garaipen garrantzitsuak lortu zituen, 2017an Asiako txapelketa eta 2018an Asiako Jokoetan eta Commonwealth Jokoetan urrezko dominak lortu zituen.

Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen. Olinpiar Jokoetako atletismo proba batean Indiarentzako aurreneko urrezko domina lortu zuen kirolaria izan zen[4], eta orokorrean lorturiko bigarren urrezko domina.

Nazioarteko palmaresa aldatu

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2020 Tokio (  Japonia)   xabalina jaurtiketa 87.58 m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2022 Eugene   AEB   xabalina jaurtiketa 88.13 m
2023 Budapest   Hungaria   xabalina jaurtiketa 88.17 m
Diamond League
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2022   xabalina jaurtiketa 88.44 m
Asiako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2018 Jakarta (  Indonesia)   xabalina jaurtiketa 88.06 m
Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2018 Gold Coast (  Australia)   xabalina jaurtiketa 86.47 m
Asiako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2017 Bhubaneswar (  India)   xabalina jaurtiketa 85.23 m
Asia hegoaldeko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2016 Guwahati (  India)   xabalina jaurtiketa 82.23 m
Munduko Txapelketa (Gazte mailakoa)
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2016 Bydgoszcz (  Hungaria)   xabalina jaurtiketa 86.48 m

Marka onena aldatu

Hauek dira Neeraj Chopraren marka onenak[5]:

  • Xabalina jaurtiketa: 88.07 m (Patiala, 2021)
  • Xabalina jaurtiketa (700g): 76.50 m (Vijayawada, 2014)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Arribas, Carlos. (2021-08-07). «El campeón de jabalina, Neeraj Chopra, de 23 años, consigue la primera medalla de la historia para el atletismo de la India» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  2. (Ingelesez) Aug 12, Amit Kumar / TIMESOFINDIA COM /; 2021; Ist, 13:46. «Neeraj Chopra: I was not thinking about Johannes Vetter, but about myself and my throw: Neeraj Chopra | Tokyo Olympics News - Times of India» The Times of India (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  3. (Ingelesez) «Neeraj Chopra creates history to become first Indian world champion in athletics» The Indian Express 2016-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  4. Aug 2021, Mirror Now | 07; Ist, 06:00 Pm. «Tokyo Olympics 2020: Neeraj Chopra wins historic Gold in javelin throw, India's first athletics medal in 100 yrs» The Economic Times (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  5. «Neeraj CHOPRA | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).

Kanpo estekak aldatu