Nee Barros
Nee Barros Fernández (Ourense, 2002ko abenduaren 19a) galiziar idazle, youtuber, musikari, LGBT ekintzaile eta hizkuntza aktibista da.
Nee Barros | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ourense, 2002ko abenduaren 19a (22 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | IES Frei Martín Sarmiento (en) (2018 - 2020) |
Hizkuntzak | galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | trans eskubideen aldeko ekintzailea, youtuberra, kultura-ekintzailea, idazlea, musikaria eta language activist (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Erreintegrazionismoa |
Musika instrumentua | ahotsa baxua |
Bizitza
aldatuNee Barros Ourensen jaio zen, baina Pontevedrako probintziako Marín herrian hazi zen eta 2018tik 2020ra Pontevedrako Frei Martín Sarmiento BHIn ikasi zuen[1][2]. Idazle ibilbideaz gain, literatura zabaltzen du Interneten, batez ere YouTubeko Neeumatiko kanalaren bitartez. Kanal horretan, gomendio literarioak eta idazlanen analisiak partekatzen ditu eta LGBTIQA+ aktibismoan parte hartzen du, eta 2021ean Kalitate Linguistikoaren saria jaso zuen Youtubeir@s lehiaketan[3]. Gainera, Froalla musika taldean abesten eta baxua jotzen du[4].
Literaturari dagokionez, oso gaztetatik jaso du errekonozimendua Lingua de Namorar (2018, 2019 eta 2020), Prensa-Escuela (2018) eta Concello de Curtis (2019) ipuin lehiaketetan, besteak beste. 2022an María Victoria Moreno saria irabazi zuen Nom estamos quebrades lanarengatik[5].
Nee Barros pertsona ez-bitarra da eta elu izenordain neutroa erabiltzen du galizieraz[6].
Lanak
aldatu- A metamorfose forzada ou xuízo nun acto (2019)[7]
- 19 poemas para um VÍRUS-19 (2020)[8]
- Identidade. A normalidade do non-común (2021)
- Nom estamos quebrades (2023)
Lan kolektiboak
aldatu- Tes cinco minutos #1 (2021)
- 21 poetas do século XXI (2021)
- Alguén nos lembrará. Antoloxía de relatos LGBTIQA+ (2023)
Itzulpenak
aldatu- Alice Oseman. Heartstopper (2024)
Sariak
aldatu- 2018: Prensa-Escuela mikroipuin lehiaketaren saria[9]
- 2018: Lingua de Namorar (A kategoria)[10]
- 2018: CUAC FM Irrati Fikzio Saria[11]
- 2018: Pontevedrako Gobernuaren Ordezkaritzaren genero-indarkeriaren aurkako lehiaketaren saria[12]
- 2019: Pontedeumeko ipuin-lehiaketaren saria[13]
- 2019: Curtisko Udalaren ipuin laburren lehiaketaren saria (A kategoria)[14]
- 2019: Lingua de Namorar (A kategoria)[15]
- 2019: Ben Veñas Maio poesia lehiaketaren saria[16]
- 2020: Lingua de Namorar (A kategoria)[17]
- 2020: Real Academia Galega eta PuntoGalen mikroipuin lehiaketaren saria (gazte kategoria)[18]
- 2020: Ben Veñas Maio poesia lehiaketaren saria[19]
- 2022: María Victoria Moreno gazte literaturako saria[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Galizieraz) «O III Concurso de microrrelatos premia nove pequenas grandes historias entre as máis de 750 presentadas» Real Academia Galega 2020-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, Chus. «El instituto cabe en una pantalla» Diario de Pontevedra 2020-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Galizieraz) «Olaxonmario coróase nos Premios Youtubeiras con dous galardóns» Cultura Galega 2021-11-29 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Galizieraz) López, Belén. «Xeración ultrasónica» Diario de Pontevedra 2022-04-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ a b (Galizieraz) Viéitez, Oskar; Saiz, Cristina. «Nee Barros gaña o V Premio María Victoria Moreno convocado polo Concello de Pontevedra e Cuarto de Inverno» Pontevedra Viva 2022-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Galizieraz) Gándara, Amara. «Nee Barros: “Escribín 'Identidade' para darme a min mesme un referente que eu non tivera”» O Salto 2021-05-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Galizieraz) Barros Fernández, Nee. (2019). «A metamorfose forzada ou xuízo nun acto» Erregueté, Revista Galega de Teatro ISSN 1888-2412. (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Galizieraz) «Nee Barros: "É necessário normalizar a linguagem nom-binaria para reivindicar a dissidência"» Galicia Confidencial 2021-01-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, M. Simón. «Pequenos pero grandes relatos» La Voz de Galicia 2018-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Galizieraz) «Lingua de namorar 2018: mensaxes gañadoras» Xuventude.net (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Galizieraz) «Nee Barros e Carlos Mirás, gañadores do I Premio de Radioficción CUAC FM» CUAC FM (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Relatos y dibujos para plantar cara al machismo» Faro de Vigo 2018-11-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Galizieraz) «Pontedeume, unha vila de conto» La Voz de Galicia 2019-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Galizieraz) «Fallado o XIV Premio de Narración Curta Concello de Curtis» Consello de Curtis (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Galizieraz) «Lingua de namorar 2019: mensaxes gañadoras» Xuventude.net (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Galizieraz) «Talento, mocidade e lingua: os tres eixos da gala do Ben veñas Maio! 2019» Nós Televisión 2019-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Galizieraz) «Lingua de namorar 2020, as mensaxes gañadoras» Xuventude.ne (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Galizieraz) «O III Concurso de microrrelatos premia nove pequenas grandes historias entre as máis de 750 presentadas» Real Academia Galega 2020-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Galizieraz) «Xa están os premios do certame Ben Veñas, Maio!» Concello de Pontevedra (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).