Ndongoko erresuma

Ndongo Erresuma» orritik birbideratua)
Ndongoko erresuma 1711an.

Ndongoko erresuma, batzuetan Dongo edo Angola gisa ere ezaguna, Afrikako erresua bat izan zen, gaur egungo Angolan kokatua. XVI. mendetik aurrera berari buruzko dokumentazioa dugu. Kongoko erresumaren estatu basailua zen, nahiz eta egoera horretan zegoen estaturik indartsuena eta boteretsuena izan. Ngola izeneko errege bat zuten.

1535an Kongoko Erregearen tituluen artean "Angola" agertzen zen, beraz ziurrena da garai horretan erregeak menpean izatea lurraldea. Baltasar Barreira josulagunak jasotako ahozko historiaren arabera Ngola Kiluanje edo Ngola Inene izeneko errege batek sortu zuen lurraldea, Kongotik etorritako migratzaile bat, Kimbundu hizkuntza mintzatzen zuenetako batek.

Kanpo estekakAldatu