Kinbundu

Kimbundu» orritik birbideratua)

Kinbundu Angolako talde etnolinguistiko nagusietako bat, kinbundu hizkuntza bantuaz mintzo diren herriek osatua. Kinbundu taldeko herri nagusiak mbaka, ndongo eta mbondoak dira. Angola iparraldean bizi dira, Luanda inguruan, Dande eta Kwanza ibaien arteko lurraldean.

Kinbundu
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAngola
Hiztunak4 milioi (2012)
EskualdeaLuanda, Bengo eta Malanje probintziak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Niger-Kongo hizkuntzak
Atlantic–Congo (en) Itzuli
Volta–Congo (en) Itzuli
Benue–Congo (en) Itzuli
Bantoid (en) Itzuli
Southern Bantoid (en) Itzuli
Bantu hizkuntzak
Central-Western Bantu (en) Itzuli
Njila (en) Itzuli
Kimbundu (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2kmb
ISO 639-3kmb
Ethnologuekmb
Glottologkimb1241
IETFkmb

Historia aldatu

XVI. mendean elkarren artean loturarik ez zuten herriek osatzen zuten kinbundu taldea, baina Kongoko erresumaren presioa zela eta, herri horietako baten legea onartu (ndongo leinuarena hain zuzen) eta haren mendean bateratu zituzten kinbundu herri guztiak. Portugaldarrek kinbundu herrien batasuna hautsi zuten, eta XVI. mendearen bukaeratik XVII. mendearen bukaerara gatazkak sorrarazi zituzten ndongo leinua osatzen zuten herrien artean. Leinu desberdineko kideen arteko ezkontzak eta portugaldarren nagusitasuna direla eta kinbundu taldean nabarmena da kultura desberdinen kutsua. 1970 inguruan Kinbundu taldea zen Angolako Nazio Askapenerako Mugimendua osatzen zuen talde nagusia. 1.970.000 kinbundu inguru dira gaur egun.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu