Ireki menu nagusia

Angola Portugesa edo besterik gabe Angola, itsasoz haragoko Portugalen kolonia izan zen, gaur egungo Angola estatuaren lurraldearekin bat eguten duena. Kolonia garaia lau mende iraun zuen justuki, 1575tik 1975era. Herrialdearen hasierako izena "Mendebaldeko Afrika Portugesa" izan zen, 1951tik aurrera "Angolako itsasoz haragoko probintzia", eta 1972tik aurrera, "Angolako estatua".

Angola Portugesa
portugesez: África Ocidental Portuguesa
1575 – 1975
Kolonia eta Itsasoz haragoko lurraldea
Portugaldar inperioko probintzia

bandera

armarria

LocationAngola2.svg
Geografia
Hiriburua Luanda
Biztanleria 5.926.000 (1970)
Azalera 1246700 km²
Historia
Kolonizazioaren hasiera 1575
Independentzia gerraren hasiera 1961 otsailaren 4a
Independentzia 1975ko azaroaren 11

HistoriaAldatu

Portugal Kongo ibaiaren lurraldetan 1483an kokatu ziren. Aurretik lur haietan gutxienez hiru erresuma ezagutu ziren: Kongoko Erresuma, Ndongo Erresuma eta Luandakoa. Kongoren estatua iparraldetik gaur egungo Gabon ibaiaraino heltzen zen; hegoaldetik Kwanzaraino. Diogo Cão izan zen lurralde hauetara heldu zen lehen portugaldarra. 1575an Portugalek Luandan kolonia bat ezarri zuen, esklaboen trafikoa errazteko. Poliki-poliki, XVI. mendean, portugaldarrek kostaldeko lurraldeak hartzen joan ziren, batuztan gerren bitartez, bestetan bertako agintariekin itunak sinatzen. Lurralde horietan Angolako kolonia antolatu zuten.

XX. mendean, independentziari eskaerei Portugalek muzin egin zien. Ondorioz, gerrilarien mugimenduak sortu ziren 1961tik aurrera. Koloniako gerra oso gogorra izan zen eta 1975 arte iraun zuen; urte horretan koloniak bere independentzia lortu zuen.[1][2]

 
Soldadu portugaldarrak Angolan.

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .

Kanpo loturakAldatu