Nazanín Armanian

iraniar idazle eta politologoa

Nazanín Armanian, persieraz: نازنین ارمنیان‎ (Xiraz, Iran, 1961eko urtarrilaren 21a) iraniar idazle eta politologoa da. 1983tik Espainian erbesteratuta dago.[1]

Nazanín Armanian

Bizitza
JaiotzaXiraz1961eko urtarrilaren 21a (63 urte)
Herrialdea Iran
BizilekuaBartzelona
Hezkuntza
HeziketaUNED
Hizkuntzakgaztelania
persiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politologoa, unibertsitateko irakaslea eta certified translator (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
UNED

nazanin.es
Facebook: nazaninarmanian Twitter: nazaninarmanian Edit the value on Wikidata
Nazanín Armanianen hitzaldia: Ekialde Hurbila, Siriaren aurkako gerra eta Trumpen lehendakaritza
Juan José Tamayo, Lina Gálvez eta Nazanín Armanian hitzaldian, Pablo de Olavide Unibertsitatea Carmonan

Biografia aldatu

Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED), eta bertan, 2009tik 2013ra Zientzia Politikoetako irakasle izan zen. 2007tik 2012ra bitartean, Bartzelonako Unibertsitateko ikastaro osagarrietako gai islamiarretako irakaslea izan zen. 2015ean, Nazioarteko Harremanak ikasgaia eman zuen UHUNen.

Persiera/farsiatik gaztelaniarako zinpeko itzultzailea da.

Mundu islamiarra, islam politikoa, Ekialde Ertaineko eta Iparraldeko Afrikako geopolitika eta emakumeen eskubideak dira haren ikerketa-arloak.

Haren artikulu, liburu eta hitzaldiek desmitifikatu egiten dute emakumeek mundu arabiar-musulmanean duten egoera, eta salatu egiten dute fundamentalismoak erlijio guztietan izan duen gorakada.[2]

1964an, Iran, Frantziarekin batera, emakume ministro bat zuten munduko bi herrialde bakarrak ziren. 1978ra arte, Irango emakumeek espainiarrek baino eskubide gehiago zituzten, baina, harrezkero, haien eskubideak murriztu egin dira. Armanianek gogoratzen duenez, Iranen inboluzioarekin bereziki kritikatu zuen Iran, 20 urterekin erbesteratu baitzen. Shahen gobernua ordeztu zuten, aiatolen eskuetan erori zenean.

27 urterekin hasi zen idazten, eta 32 urterekin argitaratu zuen lehen liburua.[3]

Analisi politikoak egiten ditu Espainiako hainbat komunikabidetan. Asteroko zutabe bat izan du Punto y Seguido blogean Publico egunkarian.[4]

Liburuak aldatu

  • No es la religión, estúpido/ Ez da erlijioa, lelo hori. Martha Zeinekin batera (Akal argitaletxea 2017)
  • Irán, la revolución constante/ Iran, etengabeko iraultzak Martha Zein egilekidearekin (Flor del viento 2012)
  • El Islam sin velo/ Islama belorik gabe Martha Zein egilekidearekin (Ediciones del Bronce (Planeta) 2009)
  • Irak, Afganistán e Irán: 40 respuestas al conflicto de Oriente Próximo/ Irak, Afganistan eta Iran: 40 erantzun Ekialde Hurbileko gatazkan Martha Zein egilekidearekin (Lengua de trapo, 2007)
  • Cuentos persas/ Persiako ipuinak (Ediciones de la Torre, 2006)
  • Al gusto persa: tradiciones y ritos/ Persiar erara: tradizioak eta errituak (Zendrera, 2006)
  • Kurdistán: El país inexistente/ Kurdistan: Ez dagoen herrialdea (Flor del viento, 2005)
  • Un español en mi cama/ Espainiar bat nire ohean Martha Zeinekin batera (La Esfera De Los Libros 2005)
  • El viento nos llevará: poesía persa contemporánea/ Haizeak eramango gaitu: poesia persiar garaikidea (Libros de la Frontera, 2001)
  • El cuentacuentos persa: los relatos que hicieron soñar al emperador/ Persiako ipuin-kontalaria: enperadoreari amestarazi zioten kontakizunak (Oceanon, 1997)

Itzulpenak aldatu

  • Iraj Pezeshkzaden Mi tío Napoleón/ Nire osaba Napoleón Liburuaren hitzaurrea eta gaztelaniarako itzulpena Víctor Fuentes Morarekin (Ático de los libros, 2010)[5]
  • Shahrnush Parsipurren Mujeres sin hombres/ Gizonik gabeko emakumeak (Txalaparta 2003)
  • Omar Jayyamen Robaiyat (DVD, 2002)
  • Gatha: los cantos de Zaratustra/ Gatha: Zaratustraren kantuak (Obelísco, 2001)
  • Forugh Farrokhzaden Eterno/ Anochecer/ Betiereko iluntzea (Gallo Nero, 2019)[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Charla con Nazarín Armanian. Publico 23 de abril de 2011.
  2. El 95% de las musulmanas no lleva velo. Diario de Mallorca 6 de marzo de 2015.
  3. Charlas con Nazanín Armanian. Público.
  4. Punto y Seguido. Publico.
  5. Mi tío napoleón. Atico de los libros.
  6. García, Luz Gómez. (8 de abril de 2019). Adicta a la rebelión. ISSN 1134-6582..

Kanpo estekak aldatu