Navaridasko aintzira

naturgune txiki bat

Navaridasko aintzira Navaridas herritik ipar-ekialdera dago, sakonune endorreiko txiki batean, Arabako Errioxan[1]. Ez du urte osoan aintzira ureztatuaren itxura ematen, baina euri ugariarekin, bete egiten da. Biodibertsitate handiko puntua da; hegaztiak, anfibioak eta odonatuak bertaratzen dira aintzirara.

Navaridasko aintzira
Motaaintzira eta Sakonune endorreiko
Geografia
Map
Koordenatuak42°32′59″N 2°38′31″W / 42.549819°N 2.641891°W / 42.549819; -2.641891
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaArabako Errioxako kuadrilla
UdalerriaNavaridas

Navaridaskoa bezalakoak ugari ziren eskualdean aspaldi, 50 baino gehiago[1]. 21. mendean sakonuneetako putzu hauetariko asko galduta daude, baina ondoen gordetzen direnak Guardiakoak eta Las Cañas deritzona izan daiteke (hau Nafarroako gertuko muga igarota).

Erreferentziak aldatu

  1. a b Gil Garcia, Josean. (2020). «Navaridasko aintzira obala» www.berria.eus (Berria) (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).

Kanpo estekak aldatu