National Film Awards (Zinema Sari Nazionalak) Indiako zinema sari garrantzitsuenak dira. 1954an ezarri ziren, eta Indiako Gobernuko Zinema Jaialdien Zuzendaritzak administratu du 1973tik, Indiako Nazioarteko Zinema Jaialdiarekin eta Indian Paranomarekin batera.

National Film Awards
Jatorrizko izena(hi) राष्ट्रीय फ़िल्म पुरस्कार
Motagroup of awards (en) Itzuli
domina
sari
KokalekuVigyan Bhavan (en) Itzuli
HerrialdeaIndia
Sari-emaileaDirectorate of Film Festivals (en) Itzuli
Osatuta

Webgunedff.nic.in…

Urtero, gobernuak izendatutako epaimahai nazional batek irabazleak aukeratzen ditu eta sari banaketa New Delhin egiten da, bertan Indiako presidenteak sariak ematen baititu. Ondoren, Zinemaldi Nazionala irekiko da, non saritutako filmak publikoarentzako proiektatzen diren. Aurreko urtean herrialde osoan ekoiztutako filmetarako deklaratuta, oro har Indiako zinemarik onenari merezimenduak emateaz gain, herrialdeko eskualde eta hizkuntza bakoitzeko film onenari sariak ematea dute bereizgarri. Zinema Sari Nazionalen maila nazionala dela eta, Oscar sarien Indiako baliokidetzat jotzen da.

Kanpo estekak aldatu