José Ignacio Gentile (Montevideo, Uruguai, 1990eko uztailaren 27a), Nate Gentile izenez ezagunagoa, Uruguaiko youtuber bat da, eta ia hiru milioi harpidedun ditu bere kanalean, etxeko informatikari bideratua, bereziki ekipo eta osagai ahaltsuak aztertu eta muntatzeko.[1] Forbes aldizkariak gaztelaniaz hitz egiten duten ehun youtuber garrantzitsuenetakotzat jo du.[2] Eta Euskal Encounterren antolatzaileek, gonbidatutako izarretako bat eta "modding-eko aditu nagusia" diren aldetik.[3]

Nate Gentile

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNacho Gentile
JaiotzaMontevideo1990eko uztailaren 27a (33 urte)
Herrialdea Uruguai
BizilekuaBartzelona
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra
Izengoitia(k)Nate Gentile

nategentile.com
Youtube: UC36xmz34q02JYaZYKrMwXng Twitch: NateGentile7 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Uruguain jaioa, fisika, artea (marrazketa zein musika) eta informatika ditu zaletasun nagusiak. 11 urte zituela, Pythonekin programatzen hasi zen hobby gisa, Interneteko tutorialen laguntzaz, eta azkenean ikasi zuen horretan bilakatu zen.

Ingeniaritza-enpresa batean hasi zen lanean, baina utzi egin zuen, langileei ez zietelako ondo ordaintzen. 17 urterekin beste korporazio batean sartu zen, geroago utzi egingo zuena, soldata baxua zelako. Geroago, Gas Natural enpresako informatika departamentuan egon zen lanean denbora batez, baina lanpostua utzi egin zuen ez zelako bere gustukoa. Orduan, goi-mailako ikasketak egiten ari zela, hainbat enpresarentzat garapena egiten hasi zen bere kasa. Azkenean, Adam konpainian amaitu zuen, eta han asko ikasi zuela dio, baina urtebete egon ondoren utzi egin zuen.

Ondoren, StarLab, Bartzelonako enpresa txiki batek, kontratatu zuen, Django eta Pythonen gaineko ezagutzak zituen norbaiten bila baitzeuden. Bere hitzetan, «lan egin zuen enpresarik guaiena zen». Europako Espazio Agentziarekin batera lan egiten zuen konpainia bat zen, hainbat proiektu ikertu eta garatuz. Postua utzi zuen depresioa zuelako .'

Azkenean, Gameloftek kontratatu zuen, Minion Rush eta Asphalt 8 jokoak atera zirenean, on-line departamentura sartuz, "anti-cheating" mekanikak edo jokoen denda bezalako gauza garrantzitsuak garatzeko.[4] Hiru urtez egon zen estudio horretan, baina utzi egin zuen, bere lana oso errepikakorra iruditzen zitzaiolako. Bien bitartean, YouTubeko kanala sortu zuen denbora pasatzeko.'

Denbora batez Danimarkara joan zen, eta bertan web-programatzaile autonomo gisa lan egin zuen, nahiz eta askotan startup batekin lan egiten zuen. Azkenean, startup horrek porrot egin zuen, eta alde batera utzi behar izan zuten. Ordutik, YouTubeko kanalerako lanaldi osoan lan egitea erabaki zuen.

Forbes-ek 2020ko, 2021eko eta 2022ko 100 "Influencer" (Best Influencers) onenen zerrendan izendatu dute.[2][4][1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu