Nataraja edo Nataraja Shiva, Dantzaren jauna (sanskritoz: नटराज, Transliterazio Sanskritozko Nazioarteko Alfabetoa: Naṭarāja) Hinduismoaren alderdi garrantzitsuenen sintesi sinbolikoa eta konplexua da. Berez, Shiva jainkoaren irudia da. Bere errepresentazioa metalezko, harrizko edo mural gisa izan daiteke. Dena dela, irudi ezagunena brontzezkoa da: Shiva suzko zirkulu batean dantzatzen eta irudi hori, ziur aski, hinduismoaren ezagunena da mundu osoan. 1918an Ananda Coomaraswamyk Shivaren dantza testua argitaratu zuenetik mendebaldeko kulturaren sinbologian ere egokitu zen.

Nataraja

Bizitza
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaHindua
Natarajaren hiru begiak.

Etimologia aldatu

Hitzak sanskritoaren bi elementu biltzen ditu:

  • Naṭa: ‘dantzari’
  • Rash: ‘errege’

Beraz, euskaraz, Dantzaren erregea izango litzateke.[1] India iparraldean, bestetik, Narteśvara edo Nṛityeśvara erabiltzen dira, euskaraz Dantzaren jauna. Egile batzuek ere Anandatandavamurti diote, hots, 'zorion amorratuaren dantza egiten duena' euskaraz.[2]

Historia aldatu

Shiva dantzatzen ezagutzen diren irudikapen guztiek V. mendetik Natarajari erreferentzia egiten diote. Eskultura horietako askok ezaugarri desberdineko jainkotasuna erakusten dute, esaterako 16 beso, danborrik gabe, nanoaren ordez plataforma baten gainean, sugarren zirkulurik gabe edo hanka bat bestearen gainean gurutzatu gabe, besteak beste.

Ebidentzien arabera, Shiva eskulturetan Dantzaren Jauna bezala irudikatzea X. mendean agertzen da. Hala ere, Txola dinastian, IX. mendean, munduko formarik ezagunenera eboluzionatu zuen. Txola dinastiak Natarajari bere familiako jainkotasuna irizten zioten. Shiva, Dantzaren Jauna bezala, Txola aroko prozesio eta jaialdi erlijiosoen parte bihurtu zen, eta praktika horrek aurrera egin zuen. Garai horretan, Natarajako irudiak ugaritu egin ziren: harrizkoak dinastiako errege tenplu gehienen hegoaldeko hormetan, eta metalezkoak barruko pasabide luzeetan.

Irudiaren deskribapena aldatu

Natarajaren irudiak elementu sinboliko asko biltzen ditu:

  • Apasmara Purusha ipotxa. Shiva bere gainean dantza egiten ari da. Nolabait, gogo lurtarrak, ezjankintasuna eta berraragitze zikloa non gizakia preso dagoenadierazten du. Hori guztia jainkoaren dantzarekin ezabatu egiten da. Jakinduria babesteko, bestetik, Apasmara menderatu behar da baina inoiz ez hil; ipotxa hilez gero ezjakintasuna eta jakintasunaren arteko oreka puskatuko luke. Apasmara hiltzea jakinduria lanik gabe eskuratzea izango litzateke eta horrek lorpenaren balioa gutxituko luke.[3]
  • Hiru begiak: Shivak hiru begiekin irudikatzen da. Kopeta erdian agertzen denak Shiva identifikatu egiten du. Hirugarren begi horrekin kāma (gogoa) erre zuen, errautzez bihurtuz. Itxita agertzen da zeren eta irekita haren suak kreazio guztia erreko bailuke.[4]
  • Zangoak: Shiva erakusten duen jarrerak izen bat dauka: bhujangatrasita karanaren jarrera. Ezker zangoa altzatu eta, aldaka aldean, eskuinera gurutzatuta agertzen da. Ileak ere altxatuta ditu. Ileak eta zangoa mugimenduaren sinboloak dira. Shiva unibertsoaren erritmoan dantza egiten ari da. Jarraitzaileentzako jarrera hori askatzeko promesa bat da. Halaber, lurreko gogoetatik eta berraragitze ziklotik askatzeko sinboloa da.[5]
  • Su-zirkulua: Shiva garren zirkuli baten erdian dago. Gar bakoitzak hiru mutur ditu. XI. eta XII. mendeetan, bestetik, bost muturrekoak asko zabaldu ziren. Zirkulu horrek Shivak unibertsoa txikitzeko erabiltzen duen su-kosmikoaren errepresentazioa da. Txkizio hori sortze eta txikitze zikloaren partea da. Jainkoa ere loto sakaratuaren gainean dago, betiko berritzearen sinboloa.
  • Eskuak: Shivak lau beso ditu, bere jainkotasunaren ezaugarria. Goiko bi eskuek objektuak heltzen dituzte. Horren interpretazio zera dio: txikizioaren garren eta biziaren erritmoaren arteko oreka erakusten dute. Eskuineko eskuan damaru bat erakusten du, kreazioaren lehenengo soinuak eragin zituena. Beheko eskuineko eskua abhayamudra keinua egiten du, beldurra arintzen duen keinua. Beheko ezker eskuak ezkerreko oinari apuntatzen dio; oin horri egiten dion erreferentzia ezjakitasunaren liberazioa sinbolizatzen du.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Monier Monier-Williams (1819-1899): Sanskrit-English Dictionary.
  2. Kaimal, Padma: «Shiva Nataraja: Shifting Meanings of an Icon». The Art Bulletin 81 (3): 390-419. ISSN 0004-3079.
  3. Knappert, Jan. (1991). Indian mythology: an encyclopedia of myth and legend. Aquarian Press (HarperCollins). 181-182 or. ISBN 1-85538-040-4. OCLC 24715814. [1]
  4. https://collections.dma.org/essay/DnAOle7Y
  5. a b https://www.metmuseum.org/art/collection/search/39328

Kanpo estekak aldatu