Nakuru Aintzirako Parke Nazionala
Nakuru Aintzirako Parke Nazionala Nakuru hiritik gertu Kenyan dagoen parke ospetsu bat da. Masai Mara parkearen atzetik, bisitari gehien jasotzen duen Kenyako parkea da. Nairobitik 157 kilometrora dago, Rift Haran Handian, eta 188 km² ditu. Hegazti migratzaileentzat garrantzi handia du, haientzat babestoki baita. Zalantzarik gabe parke honekin lotzen den espezie nagusia flamenkoa da (Phoenicopterus). Nakuru hitza masai herriaren hizkuntzan "hautsez betea" esan nahi du. Aintzirako urak oso alkalinoak dira, eta horrek algen eta zooplanktonen ugaritasuna justifikatzen du.[1]
Nakuru Aintzirako Parke Nazionala | |
---|---|
Kokalekua | , Kenya |
Koordenatuak | 0°22′S 36°05′E / 0.37°S 36.08°E |
Azalera | 188 km² |
Izendapena | Parke nazional |
IUCNren babesa | II. maila: parke nazional |
Sorrera | 1967 |
Parkearen espezie nagusiak aldatu
Parkean 450 hegazti espezie (90, akuatikoak) aurki daitezke. Horietatik 50 dira ugaztun espezieak. Aipagarri dira:
- Errinozero zuriak eta errinozero beltzak: 60 inguru daude, eta etengabe basozainen zaintzapean daude.
- Babuinoak
- Ugandatik ekarritako Rothschild jirafak, arriskuan Ugandako gerra zibilaren ondorioz.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) Nakuru parkeari buruzko informazioa: [1][Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez) Kenia Wildlife Service: [2]