Nakatajima dunak (japonieraz: 中田島砂丘 Nakatajima-sakyū?) , Japoniako Hamamatsu (Shizuoka) hiriaren ondoan dauden hareazko duna ezagunak dira, Tottorikoen ondoren ezagunenak.

Nakatajima dunak

Geografia aldatu

Ozeano Barearen ertzean 4 kilometroko luzera eta 0'6 km-ko zabalera daukate.

Historia aldatu

Tenryū ibaiak ekarritako sedimentuez osatzen joan dira, ozeanoko korronte eta haizeek kostaldean pilatu dituztelarik. Duna eremuak milaka urte baditu ere ibaiaren ibilbidean argi-indarra lortzeko egin diren urtegien erruz txikitzen joan da azken hamarkadetan. Honetaz gain tsunamien aurke egiteko eraikitako oztopoek korronteak aldatu dituzte eta honek ere eragin du.

Azken 40 urtetan 200 metro inguru txikitu dela estimatzen da. Honen aurrean gobernuak neurriak hartu ditu eta kanpotik ekarritako harea gehitzen hasi da.

Jaialdiak aldatu

Ohikoa izaten da urteberri egunean lehenengo egunsentia bertan ikustea.

Maiatzaren 3 eta 5 arteak kometa piloa aireratzen dira bertan Hamamatsu jaialdiaren barneko ekitaldi gisa.

Dordokak aldatu

Kuroshio itsaslasterrak ekarrita Egiazko kareta dordokak bertara etortzen dira arrautzak ezartzera. Arrauitza hauek batu eta inkubatu egiten dira espeziearen kontserbaziorako.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu