Tenryū ibaia (japonieraz: 天竜川 Tenryū-gawa?) Japonia erdialdeko ibaia da, Chūbu eskualdea zeharkatu ondoren Filipinetako itsasoan itsasoratzen dena. 213 kilometrotako ibilbidea dauka.

Tenryū
Tenryū-gawa
天竜川
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera213 km
Geografia
Map
Koordenatuak36°03′12″N 138°03′10″E / 36.0533°N 138.0528°E / 36.0533; 138.0528
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Nagano
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera5.050 km²
Arro hidrografikoaTenryū river basin (en) Itzuli
IturburuaKamaguchi Floodgate (en) Itzuli
Bokalea
()
Enshū Sea (en) Itzuli

Ibilbidea aldatu

Nagano prefeturako Suwa aintziran du iturria, 759 metrotako garaieran. Hasierako kilometroak Ina haranean egiten ditu, eruiteak ugariak diren tokian eta nekazaritza oso oparoa da bertan. Kiso mendiak zeharkatu ondoren hegoaldeko lautadansartzen dira, Shizuoka eta Aichi prefeturen artean eta azkenik Hamamatsun itsasoratzen da.

Historia aldatu

Nara Aroan Abare-Tenryū (暴れ天竜) izena eman zitzaion "Tenryū bortitza", izan ere sarritan uholdeak sortzen baitzituen. Muromachi Aroan uholde hauek ekiditeko neurriak hartzen hasi ziren, batez ere dikeak eta ubideak eraikiz.

Tokugawa Ieyasu shogunak Hamamatsu gaztelua hartzerakoan Tenryū ibaiko urak arroz soroak ureztatzeko lanak egin zituen. Hala ere Tokugawa shogunerrian ibai handiak zeharkatzeko zubiak egitea debekatu zuen segurtasun neurri gisa, horregatik ferry zerbitzuak ezarri ziren. Lehenengo zubiak beraz Meiji berrezarkuntzan eraiki ziren.

Erabilera aldatu

Tenryū ibaiaren ibilbidean hainbat urtegi eta indar hidroelektriko faktoria eraiki dira ibaiak duen maldak ematen dion indarra aprobetxatzeko.

Babesa aldatu

Tenryū-Okumikawa Parke Kuasi-Nazionala izendatu zuten 1969ko urriaren 1ean.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu