Nøgen (musika taldea)

euskal folk-pop musika taldea

Nøgen 2016an sortutako folk pop musika talde bat da. Bost taldekidek osatzen dute Nøgen, egun, beraien abesti ezaguneneak Nora eta Enarak direlarik.

Nøgen
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motafolk pop indie
Urteak2016 -orain
Produkzioa
Diskoetxea(k)Airaka
Taldekideak
Jokin Guilisagasti - Bateria eta koroak
Olatz Cuevas - Baxua
Markel Idigoras - Ukelelea eta ahotsa
Alex Irazusta - Gitarrak eta koroak
Ane Negueruela (2022-orain) - Ahotsa
Lehengo taldekideak
Ane Negueruela (2016-2018) - Ahotsa
Eider Saez (2018-2021) - Ahotsa
Informazio gehigarria
https://www.nogenband.com
Twitter: nogenband Instagram: nogenband Badok: nogen Spotify: 3FHsicPDBd7E3LnwYtONKS iTunes: 1287486505 Last fm: NØGEN Musicbrainz: 8dd65cbf-7040-4d20-8b03-db961a911305 Musikasten: ngen Deezer: 13305049 Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Nola sortu zen taldea aldatu

Markel Idigorasek Danimarkan egin zuen egonaldi baten harira eman zioten taldeari hasiera. Lehenik hirukote forma zuen taldeak: Ane Negueruelak ahotsa, Alex Irazustak gitarra, eta Markel Idigorasek ukelelea eta ahotsak. Era honetan kontzertu gutxi batzuk eman zituzten 2016ko irailean hasita. Laister gehitu zitzaien Olatz Cuevas baxuan, eta 2016ko abenduan Jokin Guilisagasti (bateria) batu zen proiektura. Orduan hasi ziren euren lehen lana izango den Lys (EP) diskoa prestatzen, eta 2017ko uda iristean boskotea zuzenean aritu zen.

2018. urte hasieran grabatu zuten bigarren lana, lehen disko luzea, Liv Til Døden. Ane (ahotsa), Markel (ukelelea eta ahotsak), Alex (gitarra eta koroak), Olatz (baxua) eta Jokin (bateria eta koroak). Proiektua aurrera zihoala ikustean, taldea uzteko erabakia hartu zuen Ane Negueruelak, ikasketetan zentratu ahal izateko. Taldeak aurrera egitea erabaki zuen eta segituan Eider Saez sartu zen ahots nagusian.

2018ko udara kontzertuz beteta eduki dute Euskal Herrian zehar.

Emandako lehenengo kontzertua aldatu

Lehen kontzertua Zumaian eman zuten Anek, Markelek eta Alexek, 2016ko irailean.

Beraien lehenengo diskoa aurkezteko kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean eman zuten. Hain zuzen, Liv Til Døden bertan aurkeztu zuten zuzenean abenduan.

Estiloa aldatu

Nøgen musika taldea folk pop musika taldea da. Melodian zentratzen den taldea da, ahots harmonia landuekin, eta baxu-bombo erritmo sail markatuarekin. Indie, americana, rock estiloak ere jorratzen dituzte.

Diskografia aldatu

Urtea Diskoa
2017 Lys
2018 Liv til døden
2020 Under Alt

Lehen lan laburra, Lys, 2017ko maiatza eta ekainean grabatu zuten Muir estudioan (Donostia). Bertan agertzen dira Itzuli neri, Nora eta Gertu[1].

2018ko otsaila eta maiatza artean grabatu zuten Liv Til Døden, Usurbilen (Gipuzkoa), Haritz Harregiren estudioan. 9 kantuko diskoa da.[2]

Gaur egun Eider Saez da taldeko abeslaria, baina Ane Negueruelak grabatu ditu orain arteko lan guztiak. Hainbat musikariren kolaborazioak eduki zituzten. Bereziena, Ez Da Ondo Aterako abestian, esaterako, Burgoseko La M.O.D.A. (La Maravillosa Orquesta del Alcohol) taldeko zenbait kiderekin egindakoa. Azaroan aurkeztu zuten Liv til døden, baina Durangoko Azokara arte ez zuten salgai jarri formatu fisikoan. Taldekideek han eman zituzten egunak,eta jaso zuten jendearen feedback-a.

Atlantikaldia 2019 jardunaldietarako "Marean" abestia atera zuten[3] eta 2020. urtearen amaieran disko berria atera zen, Under Alt izenekoa. Abenduan hasi zuten kontzertu bira[4].

Kanta ezagunenak aldatu

Nøgen taldearen kanta ezagunenak Nora, Enarak, Gertu eta Ez Da Ondo Aterako dira.

Kideak aldatu

Kidea
Instrumentua
  • Jokin Guilisagasti
  • Olatz Cuevas
  • Markel Idigoras
  • Alex Irauzusta
  • Ane Negueruela (2016-2018)(2022-gaur egun)
  • Eider Saez (2018- 2022)
  • Bateria-jotzailea eta koroa
  • Baxu-jotzailea eta koroa
  • Ukelele-jotzailea eta ahotsa
  • Gitarrista eta ahotsa
  • Ahotsa
  • Ahotsa

Erreferentziak aldatu

  1. «LYS» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  2. «Liv til døden» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  3. «Atlantikaldia 2019» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  4. Sarasola, Ainhoa. «Nogen taldeak 'Under alt' plazaratu du, estudioko bere bigarren lan luzea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu