Nafarroako Errege Kantzilertza

Donapaleuko San Paulo eliza.

Nafarroako Errege Kantzilertza Nafarroako Erresumako erakunde bat izan zen, hasieran erregeen eskribau eta notario eta, denboraren poderioz, Erresumako epaitegi gorena bilakatu zena.

HistoriaAldatu

Nafar Gortean, jada Antso VI.aren erreinaldian (1150-1194) kantziler bat zegoen. Bere helburua errege-agiriak egin eta legeztatzea zen.[1] Frantziako Erresumarekin bat egin zuen garaian (1274-1328) kargua desagertu zen baina Evreuxtarrek berriro berrezarri zuten.[2]

1413an Karlos III.ak kantzilerra edo kantzelariordea, zenbait klerikoen laguntza zuena, Gortearen auzitegiko entzutetara joan behar zela agindu zuen.

1524an Henrike II.ak Donapaleun berrezarri zuen. Bere entzuteak San Paulo elizan egiten zuten.

Paueko ediktuaren ondorioz, Bearnoko Biltzar Subiranoarekin bat egin zuen. Pauera aldatu eta, Nafarroa eta Biarnoko Parlamentuarena egoitza berria izanda, Nafarroako Seneskalerriak ordezkatua izan zen.

Baita azken garai hauetan ere, nafar ordenamendu juridikoak zorrotza zen oso: justizia Erresumaren barnean egiten zen eta nafarrek ezin zuten kanpoko eskumenetara jo.[3].

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Lopetegui Semperena, Guadalupe Escribas y notarios en la Cancillería Real Navarra durante el siglo XII Cervantes Virtual.
  2. (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia de Navarra Canciller.
  3. (Frantsesez) montagne-paysbasque.com Histoire.

Kanpo estekakAldatu