Richard Henderson
Richard Henderson (Edinburgo, 1945eko uztailaren 19a) eskoziar biologo eta biofisikaria da. 2017ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Jacques Dubochet eta Joachim Frankekin batera kriomikroskopia elektronikoa garatzeagatik.
Edinburgoko Unibertsitatean fisika ikasi zuen eta Cambridgeko Unibertsitatean doktoratu zen. Cambridgeko Biologia Molekularreko Laborategian lan egin zuen. Han, proteinen mintzak aztertu zituen kriomikrografia elektronikoaren bidez.